179. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Osasun etxea

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea ikusgai egonen da Hirigintza Alorrean, iragarki hau argitaratu eta hogei egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkeztu.

Espedientea: 241194R.

Sustatzailea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.

Jarduera: osasun etxea.

Tokia: Burlatako 2. poligonoko 948. lurzatia.

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Burlatan, 2025eko abuztuaren 26an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2511233