179. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

Ordenantza, instalazio, eraikuntza eta obretarako laguntzak arautzen dituena. Ofiziozko berrikuspena

Beintza-Labaiengo Udalak, 2025eko irailaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, hitzez hitz:

"1.–Espedientea eta dagokion agirien aurkibidea igortzea Nafarroako Kontseiluari, eta eskatzea ekintzaren erabateko deuseztasun posibleari buruzko nahitaezko irizpen loteslea eman dezan.

2.–Nafarroako Kontseiluari jakinaraztea berrikuspena egitearen aldeko proposamena, ulertzen baita erabateko deuseztasun arrazoiak daudela.

3.–Prozedura hau ebazteko eta jakinarazteko legeak ezartzen duen gehieneko epea etetea Nafarroako Kontseiluari txostena egin dezan eskatzen zaionetik hori jasotzen den arte.

4.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan".

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Beintza-Labaienen, 2025eko irailaren 2an.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2511574