2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARGOTA
Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko 2025eko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea
Honen bidez, interesdunei aditzera ematen zaie 2025eko urriaren 1ean hasi eta urriaren 31n bukatuko dela epea landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko 2025eko kontribuzioa borondatez ordaintzeko.
Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Bargotako Udalaren kontuan ordaindu daitezke, Nafarroako Rural Kutxan edo Caixabanken, aipatutako epean.
Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako kontuetan kargatuko dira 2025eko urriaren 31n.
Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Bargotan, 2025eko abuztuaren 26an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remírez Marquínez.
Iragarkiaren kodea: L2511218