1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1018E/2025 EBAZPENA, irailaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita kalifikazio-epaimahaiaren osaera, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erreumatologia Zerbitzuko burutza hautatzeko.
Osasuneko kontseilariaren azaroaren 27ko 391E/2023 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza zerbitzu eta ataletako burutzak betetzeko prozedura arautu zen.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 13an emandako 1222E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen I. eranskinean zerrendatutako osasun laguntzako zerbitzuburuen lanpostuak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen horretan kalifikazio-epaimahaiak izendatu ziren.
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erreumatologia Zerbitzuko burutza hautatzeko kalifikazio-epaimahaiaren osaeraren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak ebatzi ondoren, epaimahaiaren osaera aldatzen da.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea kalifikazio-epaimahaiaren osaera, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erreumatologia Zerbitzuko burutza hautatzeko. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:
–Epaimahaiburu titularra: Marta Martín Vizcaino andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zuzendari asistentziala.
–Ordezko epaimahaiburua: Isabel Rodrigo Rincón andrea. Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoaren zuzendariorde asistentziala.
–Epaimahaikide titularra: Ricardo Gutiérrez Polo jauna. Arloko fakultatibo espezialista, Erreumatologiakoa. O-NOZeko Langileen Batzordeak izendatua.
–Ordezko epaimahaikidea: María Cruz Laiño Piñeiro andrea. Arloko fakultatibo espezialista, Erreumatologiakoa. O-NOZeko Langileen Batzordeak izendatua.
–Idazkari titularra: Antonio Fernández Nebro jauna. Malagako Ospitale Unibertsitarioa. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
–Ordezko idazkaria: Ricardo Blanco Alonso jauna. Marqués de Valdecilla Ospitale Unibertsitarioa. Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, deialdiaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta aintzat hartuta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Iruñean, 2025eko irailaren 3an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2511658