2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Aldaketa, Udal ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Arangurengo Udalak, 2025eko abuztuaren 26ko ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arangurengo ordenantza fiskala aldatzea. Aldaketak eragiten dio 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergari aplikatuko zaion karga-tasari, eta, orobat, honako hauen prezio publikoak eguneratzea ekarriko du: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak inauterietan eta Gabonetan antolatzen dituen tailerren prezio publikoak eta 2026-2027 denboraldirako prezio publikoak Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko eta kirol jarduerak egiteko. Halaber, erabaki da "hirigintzako jarduketak izapidetzeko tasak" deritzon atala kentzea, eta, hortaz, indarrik gabe uztea 13. ordenantza.
Ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez daitezen. Halakorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsirik geldituko da.
Mutiloan, 2025eko abuztuaren 27an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2511262