178. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2355/2025 EBAZPENA, abuztuaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio prozedura honi: pedagogoaren lanpostu hutsak betetzea, lekualdatze-lehiaketaren bidez, jardun dezaten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1280/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, bete zitezen A mailako lanpostu huts batzuk, lekualdatze-lehiaketaren bidez, jardun zezaten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura. Lanpostu horiek adierazi ziren ebazpen horren I. eranskinean, eta horien artean zegoen pedagogoaren lanpostu bat. Deialdi hori argitaratu zen 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 20koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 1944/2025 Ebazpenaren bidez (argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, 2025eko uztailaren 4an), argitaratu zen izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 4ko 2223/2025 Ebazpenaren bidez, zehaztu ziren lekualdatze-lehiaketan eskainitako plaza hutsak, egin zen plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plaza hutsak aukeratzeko.

Behin eginik plaza hutsak aukeratzeko ekitaldia, deialdian ezarritakoari jarraikiz, bidezkoa da orain lehiakideei lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea prozedura honi: pedagogoaren lanpostu hutsak betetzea, lekualdatze-lehiaketaren bidez, jardun dezaten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura. Hala, plazak I. eranskinean ezarri bezala esleitu dira.

2. Lehiakideei adieraztea beren destino berrien jabetza-hartzea egintzat joko dela, beste tramiterik gabe, 2025eko irailaren 15ean.

3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:

a) Burutza bat betetzen ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, burutza utzi beharko dute, bat etorriz azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen erregelamendu bat, betetzeko Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak) eta, orobat, bat etorriz deialdiaren 3.7 oinarriarekin.

4. Ebazpen hau igortzea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuen Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura. Halaber, interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, zuzendua Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

5. Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Iruñean, 2025eko abuztuaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa), Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

Lekualdatze-lehiaketa, pedagogoaren lanpostua betetzeko

IZENA

PLAZA ZK.

DEPARTAMENTUA

EREMUA

HERRIA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HIZKUNTZA EREMUA

SEXU-DELITUEN ZIURTAG.

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

JIMENEZ DE MIGUEL, MARIA RONCESVALLES

0009597

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

FUNTZIO PUBLIKOKO ZUZ. NAG.

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

MISTOA

Iragarkiaren kodea: F2511081