178. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 8a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

ERRIOXA JATORRI DEITURA KALIFIKATUAREN KONTSEILU ARAUEMAILEA

5/2025 ofizio zirkularra. "Mahats beltzaren ardogintza, %11 V-eko baino gutxiagoko alkohol-graduazio bolumetriko naturalarekin, 1. kategoriako ardo beltza lortzeko" izeneko saiakuntzaren jarduketa arauak

5) Ardogileak idatziz jakinarazi beharko du noiz hasi den mahatsa jasotzen, eta jakinarazpenek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Komunikazioa 48 orduko gutxieneko aurrerapenez egin beharko da, edo 72 orduko gutxieneko aurrerapenez, baldin eta mahatsa jasotzen hasteko eguna asteburu barnekoa edo jaieguna bada.

–Jasotzen hasi izanaren data adierazi beharko da.

–Elaborazio honetarako behar izango den mahats kantitatea adierazi beharko da, baita elaborazioan erabiliko diren baimendutako ardo beltzerako mahats barietateak edo barietate nahasketa ere.

6) Saiakuntza egiteko arduradun gisa inskribatutako upategian mahatsa jasotzean, mahastizain txartelean jaso beharko da, eta ekoizpenaren destino gisa "Saiakuntza" adierazi.

7) Saiakuntzarako mahatsek eta ekoitzitako ardoek baldintza agirian zein Kanpainaren Arauetan jasotako baldintzak bete beharko dituzte, alkohol-graduazioari dagokionez salbu.

8) Saiakuntza honetarako erabiliko diren mahatsak ez dira upategiak erabiliko dituen gainerako mahatsekin batera bildu, garraiatu, entregatu eta ardotarako erabili, eta ezin izanen dira beste mahats partida batzuekin nahasi. Nahasiz gero, ukitutako mahatsak babesa galduko du.

8) Ekoitzitako ardoei ezin izanen dira erabat edo partzialki alkohola kendu, eta ezin izanen dira baldintza agirian jaso gabeko bestelako edozein praktika enologikotarako erabili.

9) Ekoitzitako ardoek Kontseilu Arauemailearen zerbitzu teknikoen eskura egon beharko dute, behar adina frogantza egiteko.

10) Ardogileak Kontseilu Arauemailearen zerbitzu teknikoei eman beharko die emaitzen jarraipena jasotzen duen urteko txosten bat.

11) Elaborazio honen ondorioz lortutako ardoa ez da babestutako ardoen barnean egonen, eta horren arabera kudeatu beharko da Nimbusen.

14) Elaborazio honen ondorioz lortutako ardoak upategitik atera beharko dira ekoitzi eta hurrengo urteko maiatzaren 31 baino lehen. Edonola ere, upategian uzten ahalko dira saiakuntza egiteko baimena indarrean dagoen bitartean, eta, hori amaitzean, upategitik atera beharko dira Kontseiluak egoera bakoitzerako adierazitako banakako jarraibideen arabera.

13) Prozedura honi jarraikiz lortutako ardoak ezin izanen dira saldu Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren Hala, ardogileak akreditatu beharko du zer destino duten ekoitzitako ardoek upategitik atera ondoren.

14) Kontseilu Arauemaileak saiakuntzaren emaitzak zabaltzen ahalko ditu, betiere eginda sustatzaileari eta ardogileei erreferentzia.

15) Arau hauek ez betetzearen ondorioz, saiakuntza egiteko emandako baimena ukatzen edo kentzen ahalko da.

16) Edonola ere, indarrean dagoen legedian ezarritakoa bete beharko da.

Jakinarazten dut, behar diren ondorioak izan ditzan.

Logroñon, 2025eko abuztuaren 19an.–Kontseiluko burua, Raquel Pérez Cuevas.

Iragarkiaren kodea: E2511186