178. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2354/2025 EBAZPENA, abuztuaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio prozedura honi: fotokonposizioko ofizialaren lanpostu huts bat betetzea, lekualdatze-lehiaketaren bidez, jardun dezan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1282/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, bete zitezen C mailako lanpostu huts batzuk, lekualdatze-lehiaketaren bidez, jardun zezaten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura. Lanpostu horiek adierazi ziren ebazpen horren I. eranskinean, eta horien artean zegoen fotokonposizioko ofizialaren lanpostua. Deialdi hori argitaratu zen 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 20koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 1943/2025 Ebazpenaren bidez (argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, 2025eko uztailaren 4an), argitaratu zen izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 4ko 2222/2025 Ebazpenaren bidez, zehaztu ziren lekualdatze-lehiaketan eskainitako plaza hutsak, egin zen plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plaza hutsak aukeratzeko.

Behin eginik plaza hutsak aukeratzeko ekitaldia, deialdian ezarritakoari jarraikiz, bidezkoa da orain lehiakideei lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea prozedura honi: fotokonposizioko ofizialaren lanpostu bat betetzea, lekualdatze-lehiaketaren bidez, jardun dezan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura. Hala, plazak I. eranskinean ezarri bezala esleitu dira.

2. Lehiakideei adieraztea beren destino berrien jabetza-hartzea egintzat joko dela, beste tramiterik gabe, 2025eko irailaren 15ean.

3. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, zuzendua Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

4. Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Iruñean, 2025eko abuztuaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa), Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

Lekualdatze-lehiaketa, fotokonposizioko ofizialaren lanpostua betetzeko

IZENA

PLAZA ZK.

DEPARTAMENTUA

EREMUA

HERRIA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HIZKUNTZA EREMUA

SEXU-DELITUEN ZIURTAG.

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

ELDUAYEN DONAMARIA, TANIA

0007039

LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA

KOMUNIKAZIOAREN ETA PROIEKZIO INSTITUZIONALAREN ZUZ. NAG.

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

MISTOA

F2511103

Iragarkiaren kodea: