178. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

25-00968 gora jotzeko errekurtsoa, hizpide dituena bilkura berezirako deialdia, hartutako erabakiak eta 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespena

2025eko ekainaren 30eko probidentziaren bidez (erregistroko sarrera: 2025-E-RC-1128, 2025eko uztailaren 7an), Nafarroako Administrazio Auzitegiak udal honi igorri zion 25-00968 gora jotzeko errekurtsoa, jarri baitzuen Breixo Pequeño Fervenzak, Orkoiengo zinegotzi den aldetik, Orkoiengo Udalak egindako deialdi baten kontra, zeinak helburu baitzuen dei egitea 2025eko apirilaren 16an egitekoa zen bilkura berezira. Era berean, errekurtsoak kontra egiten die bilkura horretan hartutako erabakiei, deialdirako betebeharrak direla-eta eta 2025erako plantilla organikoaren behin betiko onespena dela-eta.

Ediktu bidez ematen da argitara, babes harturik uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren II. kapitulua (6/1990 Foru Legea Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa da, eta aipatutako erregelamenduak hizpide du Nafarroako toki-erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzea, eta onetsi zen 279/1990 Foru Dekretuaren bidez), eta ez da egin banakako berariazko jakinarazpenik, administrazio-egintza honek xede izateagatik pertsona kopuru zehaztugabe bat, edo Administrazioak uste izateagatik interesdun bakarrari egiten zaion jakinarazpena ez dela nahikoa izanen denentzako jakinarazpena bermatzeko, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluari (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama kalea 10; sarrera, Ezkirotz kaletik), aipatutako espediente administratiboan.

Orkoienen, 2025eko abuztuaren 29an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2511521