2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Gora jotzeko 25-01145 errekurtsoa, 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespenari buruz
2025eko ekainaren 30eko probidentziaren bidez (erregistroko sarrera: 2025-E-RC-1129, 2025eko uztailaren 7an), Nafarroako Administrazio Auzitegiak udal honi igorri zion 25-01145 gora jotzeko errekurtsoa, zeina jarri baitzuen Roberto Pascal Garcések. Errekurtsoak kontra egiten die 2025eko apirilaren 16ko Osoko Bilkuran hartutako erabakiei, 2025erako plantilla organikoaren behin betiko onespena dela-eta.
Ediktu bidez ematen da argitara, babes harturik uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren II. kapitulua (6/1990 Foru Legea Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa da, eta aipatutako erregelamenduak hizpide du Nafarroako toki-erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzea, eta onetsi zen 279/1990 Foru Dekretuaren bidez), eta ez da egin banakako berariazko jakinarazpenik, administrazio-egintza honek xede izateagatik pertsona kopuru zehaztugabe bat, edo Administrazioak uste izateagatik interesdun bakarrari egiten zaion jakinarazpena ez dela nahikoa izanen denentzako jakinarazpena bermatzeko, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluari (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama kalea 10; sarrera, Ezkirotz kaletik), aipatutako espediente administratiboan.
Orkoienen, 2025eko abuztuaren 29an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2511519