178. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak, 2025eko ekainaren 19an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2025. urterako Udalaren aurrekontua.

Hasierako onespena 2025eko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 28an, bai eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan ere. Jendaurrean egon den bitartean alegaziorik jarri ez denez, behin betiko onetsitzat jotzen dira Udalaren aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezen agintzen da, kapituluka laburturik; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoarekin.

GASTUAK

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 661.200 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 821.328,57 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.231.121,43 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.233.050 euro.

Gastuak, guztira: 3.946.700 euro.

DIRU-SARRERAK

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 946.000 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 432.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 236.508 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.487.537 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 158.855 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 46.000 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 639.800 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 3.946.700 euro.

Esteribarren, 2025eko abuztuaren 22an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2511177