178. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Akats zuzenketa, udalkideen ordainsarietan

2023ko 160. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 3an, iragarki bat argitaratu zen, hizpide zuena Lizarrako udalkideen ordainsarien araubidea, jarraikiz 2023ko uztailaren 6ko osoko bilkura berezian onetsitakoari.

Azterturik Udaleko osoko bilkuren akta-liburua, aipatutako bilkuraren aktan, honako hau esaten da, hitzez hitz, ordainsarien araubideari, bertaratzeei eta udalkideek jaso beharreko kalte-ordainei buruzko erabakian:

Tokiko Gobernu Batzarreko kideak: 800,00 euro gordin gehienez, betiere frogatzen bada joan direla Tokiko Gobernu Batzarraren hiru bilkuretara eta bi batzordetara.

Horrenbestez, 2023ko 160. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 3koan, gaztelaniazko bertsioan, honako hau dioen tokian:

Miembros que forman parte de la Junta de Gobierno Local, con asistencia al menos a dos sesiones de la JGL y a tres comisiones: 800,00 euros.

Honela behar du:

Miembros que forman parte de la Junta de Gobierno Local, con asistencia al menos a tres sesiones de la JGL y a dos comisiones: 800,00 euros.

Lizarran, 2025eko abuztuaren 27an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2511496