178. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Castejongo Udalak, 2025eko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Castejongo Udalaren 2025eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Erabakia 2025eko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 4an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu eta, horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditzen da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hona hemen haren laburpena, kapituluz kapitulu:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 4.392.583,05 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 3.799.242,27 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 116.105,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 148.585,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.623.500,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 538.900,00 euro.

Gastuak, guztira: 10.618.915,32 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 3.613.425,89 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 1.633.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.716.219,02 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 2.633.345,41 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 491.525,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 167.800,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 363.600,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 10.618.915,32 euro.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Castejonen, 2025eko abuztuaren 26an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L2511372