2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIBAR
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Alkatetzaren abuztuaren 26ko 130/2025 Ebazpenaren bidez, alkatearen eginkizunak udal honetako lehen alkateorde Unai Burguete Blascoren esku uzten dira, 2025eko irailaren 19tik 28ra bitartean, biak barne.
Eskuordetzea indarrean jarriko da ebazpen hau sinatzen den egunetik hasita.
Aplikatu beharreko araudia: Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia).
Oibarren, 2025eko abuztuaren 26an.–Alkatea, Francisco Javier Martínez Aldunate.
Iragarkiaren kodea: L2511215