178. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

330E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 21ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita Iruñeko udal mugartean zur hondakinak kudeatzeko, paletak berrerabil daitezen prestatzeko eta ezpalak egiteko dagoen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazioaren titularra Rinacon Gestión SL da.

Egun abian den instalazio horrek badu lehendik ingurumen baimen bateratua, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 207E/2023 Ebazpenaren bidez emana, eta sarturik dago Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 1. eranskineko 5.1 taldean.

2024ko azaroaren 13an, titularrak eskatu du R0305 tratamendu-eragiketa egin ahal izatea 030101, 030105, 030301, 170201 eta 191207 EHZ kodeak dituzten hondakinei, eta 150105, 200138, 200201 eta 200307 EHZ kodeekin kudeatuko diren hondakin berriak sartzea R0305 eta R1203 tratamendu-eragiketetan.

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak aztertu du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin du:

TRATAMENDU-ERAGIKETA

EHZ KODEA

DESKRIBAPENA

BALORAZIOA

R0305

03 01 01

Azala eta kortxoa

Onartzen da kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartzea.

03 01 05

Zerrautsa, txirbila, ebakinak, zura, partikulazko oholak eta xaflak, 03 01 04 kodean aipatutakoez bestelakoak

Onartu egiten da instalazioan kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartzea, baina material hau besterik ez da bilduko: zuraren lehen eraldaketatik (zerrategiak) eratorritako zerrautsa, txirbilak eta abar, edo haren osaera aldatzen ez duten prozesatze mekaniko hutsak jasan dituen materiala.

03 03 01

Azal- eta zur-hondakinak

Onartu egiten da instalazioan kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartzea, baina material hau besterik ez da bilduko: paper-fabriketan aurretik tratamendu mekanikoa egin zaien azala eta zura, betiere naturalak ez diren produkturik gabeak (hala nola kolak, oholak eta tratamenduak).

20 01 38

Zura, 20 01 37 kodean zehaztuta dagoenaz bestelakoa

Instalazioan kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartzea onartzen da, baina material hau besterik ez da bilduko: inausketari dagokion materiala, betiere bere BBA >2000 kcal/kg bada eta haren osaera aldatzen ez duen prozesatze mekaniko hutsa jasan badu.

20 02 01

Hondakin biodegradagarriak

Instalazioan kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartzea onartzen da, betiere inausketari dagokion materiala bada, bere BBA >2000 kcal/kg bada eta haren osaera aldatzen ez duen prozesatze mekaniko hutsa jasan badu.

R1203

15 01 05

Ontzi konposatuak

R1203 kudeaketa-eragiketan onartzen da, baina ez R0305 kudeaketa-eragiketan.

20 03 07

Tamaina handiko hondakinak

R1203 kudeaketa-eragiketan onartzen da, baina ez R0305 kudeaketa-eragiketan.

20 01 38

Zura, 20 01 37 kodean zehaztuta dagoenaz bestelakoa

Onartu egiten da instalazioan kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartzea, erabiltzen ez diren altzariak edo tresnak direnean (ateak eta leihoak).

-

17 02 01

Zura

Ez da onartzen R0305 kudeaketa-eragiketan, egiturazko EEHetatik datorren zura baita, organohalogenatuak edo metal astunak dituena.

-

19 12 07

Zura, 19 12 06 kodean zehaztuta dagoenaz bestelakoa

Ez da onartzen R0305 kudeaketa-eragiketan, hondakinen tratamendu mekanikotik datorren zura baita.

Onartutako aldaketek ez dute eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia ingurumenari dagokionez, eta bat datoz ingurumen baimen bateratuan ezarritako gehieneko isurketa balioekin eta gainerako eskakizunekin, bai eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin ere.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa da ingurumen baimen bateratua aldatzea.

Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko izapidean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Partez onartzea Iruñeko udal mugartean zur hondakinak kudeatzeko, paletak berrerabil daitezen prestatzeko eta ezpalak egiteko dagoen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Rinacon Gestión SL da.

Bigarrena.–Suteen aurkako segurtasunari dagokionez (abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretua), instalazioan biltegiratutako hondakinen kopuruak ez du handituko ingurumen baimen bateratua emateko espedientearen dokumentazio teknikoan kalkulatutako arrisku intrintsekoaren maila.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren aurka, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Rinacon Gestión SLri igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 21ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.

Oharra: Ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/ConsultasAAU.html#/ConsultaAutorizacionesAmbientalesUnificadas.

Iragarkiaren kodea: F2511196