178. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

127/2025 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimena ematen baitzaizkio "La Serna Corella" eta "La Serna-Labradas 1" goi tentsioko eta zirkuitu bikoitzeko aireko lineak 4219 eta 4223 euskarrien artean lurperatzeko proiektuari, Corellako eta Cintruenigoko udal mugarteetan, eta haren onura publikoa zehazki deklaratzen baita. Espedientearen kodea: SAT11672.

2025eko otsailaren 20an, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk eskatu du, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean ezarritakoarekin bat, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea proiektu honi, bai eta haren onura publikoa zehazki deklaratzea ere: "La Serna Corella" eta "La Serna-Labradas 1" goi tentsioko eta zirkuitu bikoitzeko aireko lineak 4219 eta 4223 euskarrien artean lurperatzeko proiektua, Corellako eta Cintruenigoko udal mugarteetan.

Aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, "La Serna-Corella" eta "La Serna-Labradas" zirkuitu bikoitzeko 66 kV-eko aireko lineak 4219 eta 4223 euskarrien artean lurperatzea proiektatu da, eta, horretarako, 4 euskarri berri jarriko dira. Zehazki, 948 metro ezarriko dira 7701 eta 7703 euskarri berrien artean, "La Serna-Corella" linearako, eta 903 metro, 7702 eta 7704 euskarri berrien artean, "La Serna-Labradas 1" linearako. Bi kasuetan, HEPRZ1 36/66KV 3x (1x630) mm² Al H155 motako eroalea erabiliko da. Lurpeko linea berria eraiki ondoren, 4219 eta 4223 euskarrien arteko aireko tartea desmuntatuko da. Tarte horrek 940 metroko luzera du eta 152-AL1/25-ST1A (LA-175) motako eroalea.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki bat argitaratu baitzen 2025eko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 20koan, eta Diario de Navarra egunkarian (2025eko martxoaren 21ean), eta dokumentazioa argitara eman baitzen Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan. Era berean, informazioa Corellako Udalari eta Cintruenigoko Udalari jakinarazi zitzaien, epe horretan berean jendaurrean jar zezaten.

Ez da alegaziorik jaso.

Aldi berean, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan adierazitakoa aplikatuz, Cintruenigoko eta Corellako udalei kontsulta egin zitzaien, eta 2025eko martxoaren 27ko eta 2025eko ekainaren 16ko aldeko txostenak jaso ziren, hurrenez hurren, azken horretan baldintza batzuk zehaztuta.

Bestalde, espedientean honako hauek daude jasota:

–92E/2025 Ebazpena, martxoaren 27koa, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen ukipenen txostena egiten duena, aldekoa baina ingurumen ebazpenean jasotako neurri jakin batzuk aplikatzeko baldintzapean.

–426E/2025 Ebazpena, abuztuaren 26koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko baimena ematen baitzaio proiektuari, ebazpenean bertan zehazten diren determinazio batzuk betetzeko baldintzarekin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, eta kontuan hartuta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoa, Azpiegitura Energetikoen Atalak proposatzen du eskatutakoa onartzea.

Azaldutakoarekin bat etorriz, eta Enpresa Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 29/2025 Ebazpenaren bidez eskuordetu zaizkidan eskumenak baliatuz (2025eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 5ekoa), honako hau

EBAZTEN DUT:

1. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimena ematea "La Serna Corella" eta "La Serna-Labradas 1" goi tentsioko eta zirkuitu bikoitzeko aireko lineak 4219 eta 4223 euskarrien artean lurperatzeko proiekturako, Corellako eta Cintruenigoko udal mugarteetan, eta, horrekin batera, aurkeztutako exekuzio proiektua onestea eta hogeita hamasei hilabeteko epea ematea lanak egiteko.

2. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

3. Instalazioak egin beharko dira aurkeztutako proiektuei jarraikiz, eta bat etorri beharko dute honako arau hauetan xedatutakoarekin: maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua, Goi-tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-RAT 01-23) onesten dituena, eta otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua, Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01-09) onesten dituena.

4. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak eskatu beharko du zerbitzuan jartzearen akta. Eskaera horri obra-bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudiko gainerako dokumentazioa ere.

5. Instalazio horren onura publikoa zehazki deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat; hori horrela, i-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAU entitatea onuraduna izanen da desjabetze espedientean. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ez da aldatu jendaurreko aldia igaro ondoren, eta ebazpen honen eranskinean ageri da.

6. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuari, eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

8. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.

9. Ebazpen hau Corellako Udalari eta Cintruenigoko Udalari jakinaraztea, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 27an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

ERANSKINA.–SAT11568 ESPEDIENTEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHATZA, HAREN ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEKO

TITULARRA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

Udalerria

Pol.

Lurzatia

Kutxatila
kop.

Zangaren luzera
(m)

Zangaren zabalera
(m)

Euskarri zk.

Eusk.
okup.
(m²)

Linearen luzera
(m)

Lurgaineko azalera
(m²)

Chivite, Perez, Jesus Antonio

Corella

16

458

2

13,3600

0,6

Arrese-Igor, Mutuberria, Miguel Angel

Corella

16

461

2

25,0073

1,2

Martinez, Marín, Trinidad

Corella

16

462

-

12,6100

1,2

Lopez, Azagra, María Josefa

Corella

16

460

-

23,3554

1,2

Martinez, Chivite, Manuel

Corella

16

554

2

-

-

Chivite, Perez, Jesus Antonio

Corella

16

457

-

-

20,81

332,01

Chivite, Perez, Jesus Antonio

Corella

16

458

7704

44,89

9,36

91,96

Pagoaga, Chivite, María Cruz

Corella

16

459

-

-

10,38

42,27

Arrese-Igor, Mutuberria, Miguel Angel

Corella

16

461

7703

44,89

4,14

25,10

Corellako Udalaren herri-lurrak

Corella

16

552

-

-

16,15

190,20

Chivite, Solana, Juan Jose

Corella

16

553

-

-

55,18

42,63

954,81

Martinez, Chivite, Manuel

Corella

16

554

7701

7702

44,89

44,89

27,97

27,87

384,78

Garbayo, Saiz, Jose

Garbayo, Saiz, María Montserrat

Garbayo, Saiz, Tomas

Corella

16

559

52,37

59,93

630,18

Arrese-Igor, Mutuberria, Miguel Ángel

Corella

16

463

-

-

45,96

329,12

Sesma, Navascues, María Dolores

Cintruénigo

1

1411

-

-

133,56

133,45

2036,08

1228,03

Sanchez, Navascues, María Cristina

Cintruénigo

1

1413

-

-

-

723,94

Sesma, Navascues, María Dolores

Cintruénigo

1

1409

-

-

39,15

44,61

213,00

226,38

Iragarkiaren kodea: F2511351