178. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari biomediko izateko plaza bat oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Bete beharrez xedatuta dagoena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari biomediko izateko plaza bat oposizio bidez betetzeko deialdiaren 8. eta 9. oinarrietan (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 27ko 4507/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi hori, eta 2025eko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 10ekoan), oposizioko kalifikazio epaimahaiak proposatu du José Manuel Alves Freire jauna izendatzea, hura baita gainditu duten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu duena.

Deialdiaren 8.1 eta 9.2 oinarrietan ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, oinarri horretan eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 19an.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.

Iragarkiaren kodea: F2511032