1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
59/2025 FORU AGINDUA, abuztuaren 22koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez María Martín Beaumont izendatzen baita Iruñeko María Camino Oscoz Haur Eskolako zuzendari.
Azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak (horren bidez ezartzen da Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa), 27. artikuluan, ezartzen du izendapen librearen bidez beteko direla Hezkuntza Departamentuaren mendeko haur eskoletako zuzendari lanpostuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen artetik edo hari atxikita daudenen artetik. Orobat, ezartzen du Hezkuntza Departamentuko kontseilariak izendatuko dituela zuzendari horiek.
Aldeko txostena eman du Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendariak, María Martín Beaumont izan dadin Iruñeko María Camino Oscoz haur eskolako zuzendari.
Erabiliz eman zaizkidan ahalmenak, hain zuzen ere, eman dizkidanak abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak (Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko Foru Legea),
AGINTZEN DUT:
1. María Martín Beaumont izendatzea Iruñeko María Camino Oscoz Haur Eskolako zuzendari. 2025eko abuztuaren 23an izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Haur Eskolen Zerbitzura, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, zuzendua Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari, hilabeteko epean, foru agindu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 22an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.
Iragarkiaren kodea: F2511182