1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
46/2025 FORU AGINDUA, abuztuaren 28koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Alexander Crespo Hurtado jauna Argitalpenak Sustatu eta Zabaltzeko Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako. Bulego hori Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuan dago, Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusiko Proiekzio Instituzionalaren eta Nafarroa Markaren Zerbitzuko Nafarroa Markaren eta Argitalpenen Atalean.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan ezartzen du ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikitako langileak izan beharko dute.
Bestalde, hala ezartzen baitu bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen du bulegoetako burutzen bitarte baterako izendapena, funtzio publikoaren arloko eskumena duen departamentuak aldeko txostena egin ondoren. Horri dagokionez, espedientean dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Alexander Crespo Hurtado jauna Argitalpenak Sustatu eta Zabaltzeko Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako, 2025eko irailaren 2tik aurrerako ondorioekin. Bulego hori Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuan dago, Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusiko Proiekzio Instituzionalaren eta Nafarroa Markaren Zerbitzuko Nafarroa Markaren eta Argitalpenen Atalean.
2. Foru agindu jakinaraztea interesdunari eta igortzea Nafarroa Markaren eta Argitalpenen Atalera, Proiekzio Instituzionalaren eta Nafarroa Markaren Zerbitzura, Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 28an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2511477