1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko abuztuaren 27an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko burua eta kideetako bat ordezten dituena.
Jarraikiz azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 5. artikuluari, Nafarroako Gobernuak izendatuko ditu Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak, Hezkuntzako kontseilariak proposatuta, bat etorriz foru lege horren 4. artikuluarekin.
"Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideen kargualdia lau urtekoa izanen da". Hala ezartzen du azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluak (foru lege horren bidez arautzen dira Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak).
Bestalde, Nafarroako Eskola Kontseiluko kideek izaera hori galduko dute, besteak beste, proposamena egin zuen erakundeak hala erabakitzen duenean; hala ezartzen du abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuak, 13. artikuluan (foru dekretu horren bidez onesten da Nafarroako Eskola Kontseiluaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua).
Nafarroako Gobernuak 2023ko azaroaren 22an hartutako erabaki baten bidez, Manuel Martín Iglesias jauna izendatu zen Nafarroako Eskola Kontseiluko buru, eta Koldo Sebastián del Cerro jauna izendatu zen kontseiluko kide, izen handiko pertsona gisa.
Horiek horrela, Hezkuntzako kontseilariak proposatzen du Nafarroako Eskola Kontseiluko kide hauek ordeztea:
Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko burua:
–Alicia Ruiz Oria andreak Manuel Martín Iglesias jauna ordeztuko du, azken horrek erretiroa hartuko baitu 2025eko abuztuaren 31n.
Kontseiluko kidea, izen handiko pertsona gisa:
–Isidra Roldán Arróniz andreak Koldo Sebastián del Cerro jauna ordeztuko du, azken horrek kide izateari uko egin baitio.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,
ERABAKITZEN DU:
1. Alicia Ruiz Oria andrea izendatzea Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko buru; izendapenak ondorioak sortuko ditu 2025eko irailaren 1etik aurrera. Manuel Martín Iglesias jauna ordeztuko du ordeztuaren kargualdia bukatu arte gelditzen den denborarako, hots, 2027ko azaroaren 22a arte, jarraikiz azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluari (foru lege horren bidez arautzen dira Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak).
2. Isidra Roldán Arróniz andrea izendatzea Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide, izen handiko pertsona gisa; izendapenak ondorioak sortuko ditu 2025eko irailaren 1etik aurrera. Koldo Sebastián del Cerro jauna ordeztuko du ordeztuaren kargualdia bukatu arte gelditzen den denborarako, hots, 2027ko azaroaren 22a arte, jarraikiz azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluari (foru lege horren bidez arautzen dira Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak).
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 27an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2511256