177. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Aldaketa, honako honetan: Udal ordenantza, arautzen duena etxeetan familiari atseden emateko zerbitzua. Behin betiko onespena

Arroizko Udalak, 2025eko maiatzaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Etxeetan familiari atseden emateko zerbitzua arautzen duen udal ordenantzan. Erabakia 2025eko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 24an.

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe, aipatu ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsirik gelditzen da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin. Testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzearekin bat jarriko da indarrean, eta sorraraziko ditu ondorio juridiko osoak.

Arroitzen, 2025eko abuztuaren 20an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

ALDAKETA, HONAKO HONETAN: ORDENANTZA, ARAUTZEN DUENA ETXEETAN FAMILIARI ATSEDEN EMATEKO ZERBITZUA, ARROIZKO UDALERRIAN

1.–Jarraian ageri den moduan gelditzen da idatzita 9. artikulua ("Zerbitzuen kostua"); izan ere, tasaren igoera 2024ko azaroaren 28ko osoko bilkuran erabaki zen (2025eko 18. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 18koa):

Zerbitzuaren erabiltzaileek honako tasa hauek ordainduko dituzte zerbitzuak jasotzeagatik:

–Erabiltzaile egonkorrek edo programatuek.

• 7 euro/ordua: astelehenetik ostiralera bitarte emandako zerbitzuetarako.

• 9 euro/ordua: asteburuetan eta jaiegunetan emandako zerbitzuetarako.

–Noizbehinkako erabiltzaileek.

• 12 euro/ordua: astelehenetik ostiralera bitarte emandako zerbitzuetarako.

• 17 euro/ordua: asteburuetan eta jaiegunetan emandako zerbitzuetarako.

Dagokion tasa likidatuko da benetan emandako zerbitzuengatik.

2.–Jarraian ageri den moduan gelditzen da idatzita 13. artikulua ("Erabiltzaileen eta zaintzaileen betebeharrak"):

Betebehar hauek izanen dituzte familiari atseden emateko zerbitzuaren erabiltzaileek eta/edo haien familiek:

–Ordutegiari, zerbitzuaren prestazioari eta zerbitzua bertan behera uzteari eragiten dieten aldaketak eta egoerak jakinaraztea, gutxienez 7 egun lehenago.

–Familia erabiltzaileek ez badute nahi zerbitzua eman dezan zerbitzua eman ohi duen profesionalaren ordezko batek (oporrak, bajak eta abar), horren berri eman beharko diote San Jerónimo egoitzari 7 egun lehenago. Epe hori betetzen ez bada, zerbitzua kobratu eginen da nahiz eta familia onuradunak ez erabili.

–Zerbitzuaren prestaziorako eskabidean zehaztu beharko da ea zerbitzua jaso nahi den igandeaz bestelako jaiegunetan.

–Zerbitzua ematen duen profesionalak zerbitzu-orduak luzatu behar baditu ohiko zaintzailearen ezinbesteko eta/edo ustekabeko arrazoiak direla medio, ohiko zaintzailearen kargura izanen da zaintzailea etxera iritsi arte emandako gehiegizko zerbitzu ordu horien kostua.

Familiek aukera dute hitzarmenak zuzenean egiteko San Jerónimo egoitzarekin, zerbitzua jasotzeko une partikularretan (ospitaleratzeetan, esaterako). Kasu horretan, familia eskatzaileak osorik ordainduko du zerbitzua, eta ez du horretarako dirulaguntzarik jasoko.

–Pertsonak behar dituen zainketei buruzko jarraibideak, idatziz, etxean uztea, profesionalaren esku.

–Gizarte Zerbitzuen zinegotzigoaren kontrol, ikuskaritza eta jarraipen lana erraztea.

–Zaintzailea egon beharko da zerbitzua ematen den etxean, bai zerbitzuaren hasieran bai amaieran, eta zorrotz zainduko du etxebizitzara puntualtasunez iristea, atzerapenak arriskuan jarriko baitu zerbitzua gainerako erabiltzaileei ematea.

–Bere eta/edo familiaren egoeran gertatutako edozein aldaketaren berri ematea, baldin eta eragiten badio zerbitzuaren prestazioari eta/edo harengatik ordaindu beharreko kuotari. Zehazki, arreta jasotzen duena ospitaleratzen badute, familiak horren berri eman beharko dio, lehenbailehen, San Jerónimo egoitzako koordinatzaileari. Kasu horretan, lehendabiziko astean, zerbitzuaren erabiltzaileek hitzartutako tasaren %30 ordainduko dute, eta Arroizko Udalak, berriz, %70. Aitzitik, ez bazaio ospitaleratzearen berri lehenbailehen ematen San Jerónimo egoitzari, tasaren %100 ordaindu beharko dute erabiltzaileek.

–Lan-harremana San Jerónimo egoitzaren eta Arroizko Udalaren artekoa da; izan ere, ez da zerbitzua ematen duen profesionalaren eta zerbitzuaren erabiltzailearen artekoa. Hortaz, zerbitzuan izaten den aldaketa ororen berri (orduak, egunak, etab.) eman behar zaio San Jerónimo egoitzari.

–Udalari jakinaraztea zerbitzuan baja eman duela, zerbitzua hasi aurreko hilabeteko azkenaurreko astean.

–Zainketak jasotzen dituena hil egiten bada, dagokion tasa ordaintzea, hil arte jasotako zerbitzuengatik.

Iragarkiaren kodea: L2511078