177. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, hiru lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Peoien izendapena

Sakanako Mankomunitateko buruaren azaroaren 14ko 532/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi batzuk onetsi ziren, sarrera-prozedurakoak, merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko D mailako peoiaren hiru lanpostu huts, Sakanako Mankomunitatearen zerbitzura aritzeko; hori guztia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Lanpostuok ebazpenaren I. eranskinean ageri ziren zerrendatuta. Ebazpena 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an.

Mankomunitateko buruaren 2025eko maiatzaren 6ko 239. Ebazpenaren bidez, izendatu ziren kalifikazio-epaimahaiko kideak. Ebazpen hori Sakanako Mankomunitatearen web-orrian argitaratu zen maiatzaren 6an bertan.

Mankomunitateko buruaren 2025eko maiatzaren 7ko 243. Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Ebazpen hori Sakanako Mankomunitatearen web-orrian argitaratu zen, 2025eko maiatzaren 7an.

Mankomunitateko buruaren 2025eko maiatzaren 15eko 254. Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori Sakanako Mankomunitatearen web-orrian argitaratu zen, 2025eko apirilaren 22an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita. Proposamena Mankomunitateko buruaren 308. Ebazpenean jaso zen. Ebazpena deialdiaren web-orrian argitaratu zen, eta interesdunei jakinarazi zitzaien 2025eko ekainaren 12an.

Gainerako izangaiek behar zen epean aurkeztu dutenez eskatutako dokumentazioa, eta eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbertzez, eta erabiliz otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Imanol Donlo Senar, Sandra Gasco Aldeano eta Eva Garisoain Ibañez Sakanako Mankomunitatearen zerbitzuko lan-kontratudun langile finko izendatzea, hondakinak biltzeko zerbitzuko peoiaren lanpostuak (D maila) betetzeko.

2. Lanpostu hutsak adjudikatzea bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.

3. Izendatutako izangaiek 2025eko urriaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, ezinbertzeko kasuetan izan ezik, eskubide guztiak galduko dituzte Sakanako Mankomunitatearen langile lan-kontratudun finkoaren izaera eskuratzeko.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Lakuntzan, 2025eko abuztuaren 21ean.–Sakanako Mankomunitateko burua, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2511125