177. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu huts bat bete dadin oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Gidari-peoiaren izendapena

Sakanako Mankomunitateko buruaren azaroaren 14ko 533/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi batzuk onetsi ziren, sarrera-prozedurakoak, oposizio-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko D mailako gidari-peoiaren lanpostu huts bat, Sakanako Mankomunitatearen zerbitzura aritzeko; hori guztia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Lanpostua ebazpenaren I. eranskinean ageri zen zerrendatuta. Ebazpena 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an.

Mankomunitateko buruaren 2025eko maiatzaren 15eko 257. Ebazpenaren bidez, izendatu ziren kalifikazio-epaimahaiko kideak. Ebazpen hori Sakanako Mankomunitatearen web-orrian argitaratu zen maiatzaren 15ean bertan.

Mankomunitateko buruaren 2025eko maiatzaren 16ko 261. Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Ebazpen hori Sakanako Mankomunitatearen web-orrian argitaratu zen, 2025eko maiatzaren 16an.

Mankomunitateko buruaren 2025eko maiatzaren 30eko 281. Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori Sakanako Mankomunitatearen web-orrian argitaratu zen, 2025eko maiatzaren 30ean.

Oposizioaldia eta merezimenduen baremazioa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita. Proposamena Mankomunitateko buruaren 372. Ebazpenean jaso zen. Ebazpena deialdiaren web-orrian argitaratu zen, eta interesdunei jakinarazi zitzaien 2025eko uztailaren 15ean.

Ikusirik lehen postuan gelditu zen izangaiak eskainitako lanpostu hutsari uko egin ziola, bigarren proposamena deialdiaren web-orrian argitaratu zen, eta interesdunei jakinarazi zitzaien 396. Ebazpenaren bidez, 2025eko abuztuaren 20an.

Gainerako izangaiek behar zen epean aurkeztu dutenez eskatutako dokumentazioa, eta eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbertzez, eta erabiliz otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Gorka Diez de Ulzurrun Coronado Sakanako Mankomunitatearen zerbitzuko lan-kontratudun langile finko izendatzea, hondakinak biltzeko zerbitzuko gidari-peoiaren lanpostua (D maila) betetzeko.

2. Lanpostu hutsa esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiak 2025eko urriaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbertzeko kasuetan izan ezik, eskubide guztiak galduko ditu Sakanako Mankomunitatearen langile lan-kontratudun finkoaren izaera eskuratzeko.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Lakuntzan, 2025eko abuztuaren 21ean.–Sakanako Mankomunitateko burua, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2511124