177. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Desinfekzio Parkeko Zerbitzuko buruaren 1 lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta deialdia bete gabe deklaratzea.

Jarduneko Giza Baliabideetako zuzendariak, 2025eko abuztuaren 28an, honako ebazpen hau onetsi du:

Bat etorrita Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko Desinfekzio Parkeko Zerbitzuko buruaren lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren laugarren oinarriarekin, zeina Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendaritzak 2025eko ekainaren 3an emandako ebazpenaren bidez onetsi eta 2025eko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 26koan, argitaratu baitzen, eta behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkezteko epea amaituta ez dagoenez deialdian onartutako izangairik,

EBATZI DUT:

1.–Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea eta deialdia bete gabe deklaratzea.

Onartutako izangaiak: bat bera ere ez.

Baztertutako izangaiak:

Ez betetzeagatik deialdiaren oinarrietako 2.1.b betekizuna.

NANa

ABIZENAK ETA IZENA

**8091***

LACASTA IZURA, LAURA

2.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 28an.–Jarduneko Giza Baliabideetako zuzendaria, Aitor Navarro Aristorena.

Iragarkiaren kodea: L2511562