2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, udala eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ikastetxeetako zerbitzuko buruaren plaza bat lekualdatze-lehiaketa berezi bidez betetzeko. Deialdia bete gabe uztea
Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau onetsi du 2025eko abuztuaren 26an:
Bat etorrita Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko, Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorrari atxikita dagoen Ikastetxeetako zerbitzuko buruaren plaza bat lekualdatze-lehiaketa berezi bidez betetzeko deialdiaren bosgarren oinarriarekin, zeina Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak 2025eko ekainaren 26an emandako ebazpenaren bidez onetsi, eta 2025eko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 21ekoan, argitaratu baitzen, ez denez izangairik aurkeztu eskaerak aurkezteko epearen barruan, honako hau
EBATZI DUT:
1.–Deialdia bete gabe deklaratzea.
2.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 26an.–Giza Baliabideetako Alorreko jarduneko zuzendaria, Aitor Navarro Aristorena.
Iragarkiaren kodea: L2511242