177. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LESAKA

Deialdia, atezain lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Alkatetzaren 2024ko abenduaren 10eko 721. Ebazpenaren bidez, onetsi dira deialdia eta oinarriak oposizio-lehiaketa bidez bete dadin, Irain eskolako atezain lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, Lesakako Udalean.

Deialdia 2024ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 26an.

Hautaprobak bukaturik, epaimahaiak izendapen-proposamena igorri dio Alkatetzari puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaiaren alde: Eunate Romero Leatxe.

Izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2025eko abuztuaren 14an, 162. alean.

Eunate Romero Leatxe andreak aurkeztu ditu, epean barne, deialdian ezarritako betekizunak eta baldintzak betetzen dituela frogatzeko agiriak.

Oinarrien 11. puntuari jarraituz, alkateak, 2025eko abuztuaren 31ko 495/2025 Ebazpenaren bidez, ebatzi du:

1. Eunate Romero Leatxe andrea izendatzea Lesakako Udaleko funtzionario, atezain lanpostua betetzeko -D maila- (10. zenbakia duena plantilla organikoan), funtzionarioen araubidean.

2. Jakinaraztea izangaiari hilabeteko epean hartu beharko duela lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik hasita. Epe horretan jabetza hartzen ez badu (salbu behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan), eskubide guztiak galduko ditu Lesakako Udaleko funtzionario izateko. Kasu horretan, deialdiko oinarrietan ezarritakoari jarraikiko zaio.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Lesakan, 2025eko irailaren 1ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2511551