1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
181/2025 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez praktikaldia egiteko destinoa esleitzen baitzaie hautatutako izangaiei, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetarako Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen prozeduran, epaiak betearazteko. Prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 18an emandako 302/2020 Ebazpenaren bidez, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen prozedurak onetsi ziren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko plazetarako.
Irakasleak Hautatzeko eta lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 11ko 139/2025 Ebazpenaren, 140/2025 Ebazpenaren eta 141/2025 Ebazpenaren bidez, praktiketako funtzionario izendatzen dira María del Carmen Martínez Pérez andrea, Raquel Roncal Ciriaco andrea eta Javier Azcona Martínez jauna, bete beharrez Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 15eko 1275/2025 Ebazpena, urriaren 7ko 2711/2024 Ebazpena eta otsailaren 11ko 520/2025 Ebazpena, hurrenez hurren.
Deialdiaren I. tituluaren bederatzigarren oinarrian xedatutakoarekin bat, bidezkoa da hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatzea (salbuetsita ez badaude, edo salbuetsita egon arren praktiketara joateko erabakia hartzen badute) eta praktikaldia egiteko destinoa esleitzea, zerbitzuaren beharren arabera. Destino hori gainditutako kidego, espezialitate eta hizkuntza bereko plazetan izanen da, edo, bestela, kidego bereko edo irakasleen beste kidego batzuetako antzeko espezialitateetan, betiere errespetatuz funtzionarioek beren espezialitatean eta hizkuntzan duten lehentasuna.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Praktikaldia egiteko destinoa esleitzea ebazpen honen eranskinean adierazitako praktiketako funtzionarioei, 2025eko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.
2. Adieraztea praktikaldia egiteko esleitzen zaien destinoa behin-behinekoa izanen dela.
Praktiketako funtzionarioak behartuak daude aurrerantzean deitzen diren lekualdatze-lehiaketetan parte hartzera eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak zuzenean kudeatzen dituen ikastetxeetako lanpostuak eskatzera, praktiketako funtzionario izendatu diren espezialitate eta hizkuntza berekoak.
Hautatutako izangai guztiek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak zuzenean kudeatzen duen ikastetxe batean aukeratu beharko dute behin betiko lehenengo destinoa. Lekualdatze-lehiaketetan parte hartzeko, kasuan kasuko deialdiak xedatzen duenari jarraikiko zaio.
3. Ebazpen honek eta dagokion eranskinak ez dute administrazio bidea amaitzen, eta haien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.
4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita www.nafarroa.eus helbidean ere, deialdiaren fitxan.
5. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 29an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.
ERANSKINA.–PRAKTIKETAKO FUNTZIONARIO ARITZEKO DESTINOA
0591 Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.
Administrazio Kudeaketako Prozesuak / gaztelaniaz.
TXANDA | IZENA | IKASTETXEA | HERRIA |
IREKIA | MARTINEZ PEREZ, MARIA DEL CARMEN | EGA BHI | SAN ADRIÁN |
Merkataritzako Prozesuak / gaztelaniaz.
TXANDA | IZENA | IKASTETXEA | HERRIA |
IREKIA | RONCAL CIRIACO, RAQUEL | MARÍA ANA SANZ ADMINISTRAZIOKO, MERKATARITZAKO ETA INFORMATIKAKO IB | IRUÑA |
Zurgin-lanen eta Altzarien Fabrikazioa eta Instalazioa / gaztelaniaz.
TXANDA | IZENA | IKASTETXEA | HERRIA |
IREKIA | AZCONA MARTINEZ, FRANCISCO JAVIER | LIZARRALDEA BHI | LIZARRA |
Iragarkiaren kodea: F2511514