177. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

140/2025 EBAZPENA, abuztuaren 11koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez betetzen baita Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak urriaren 7an emandako 2711/2024 Ebazpena.

Raquel Roncal Ciriaco andreak parte hartu zuen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako sarbide libreko hautapen prozeduran, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko Merkataritzako Prozesuak espezialitatean, txanda irekian eta gaztelaniaz.

Era berean, Raquel Roncal Ciriaco andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko oposizioaren epaimahaiaren (Merkataritzako Prozesuak espezialitatea) 2022ko uztailaren 8ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi izanaren aurka. Ebazpen horren bidez, argitara eman zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan, Merkataritzako Prozesuak espezialitatean, sartzeko hautapen prozesuko oposizioaldiko lehen probaren A zatiaren behin betiko puntuazioa (hautapen prozesu hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen).

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak, maiatzaren 23ko 138/2024 epai irmoaren bidez, baietsi egin zuen Raquel Roncal Ciriaco andreak Nafarroako Gobernuaren aurka jarritako demanda, eta erabaki zuen bidezkoa dela "auzi-jartzaileak azterketaren A zatiaren beste proba bat egitea, hautapen prozesuaren oinarrien arabera –ariketa edo kasu praktiko bat edo gehiago ebaztea, eta, bat baino gehiago badira, puntuazio berarekin–, eta hautapen prozesuan jarraitzeko aukera ematea, baldin eta lortzen duen notak horretarako aukera ematen badu, bigarren proba egin dezan eta, gaindituz gero, praktiketako funtzionario izendatua izan dadin".

Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 7ko 2711/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren maiatzaren 23ko 138/2024 Epaia betearazten da. Epai horren bidez, Raquel Roncal Ciriaco andreak Nafarroako Gobernuaren aurka jarritako demanda baiesten da, eta, hala, aitortzen da eskubidea duela Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan, Merkataritzako Prozesuak espezialitatean, sartzeko hautapen prozesuko oposizioaldiko lehen probaren A zati berri bat egiteko. Hautapen prozesu hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen, zeinaren bidez onetsi baitzen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan, sartzeko hautapen prozedura.

Proba berri hori egin denez, kontuan hartu behar da deialdiaren zortzigarren oinarrian ezarritakoa, hots: "Oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioen haztapena, oposizio-lehiaketaren puntuazio orokorra ezartzeko, honako hau izanen da: %60, oposizioaldirako, eta %40, lehiaketaldirako". Horren arabera, oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioak batu ondoren, bidezkoa da Raquel Roncal Ciriaco andreari 5,3958 puntu esleitzea Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko Administrazio Kudeaketako Prozesuak (gaztelaniaz) espezialitatean.

Azaldutakoa oinarri hartuta, Raquel Roncal Ciriaco andrea praktiketako funtzionario izendatu behar da, 2025eko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, eta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 24ko 194/2022 Ebazpenean sartu behar da (ebazpen horren bidez, praktiketako funtzionarioak izendatu ziren, eta praktikaldia egiteko destinoak esleitu zitzaizkien). Hortaz, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2025eko otsailaren 20ko 32/2025 Epaiaren arabera, destinoa esleitu behar zaio, txanda irekitik.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Betetzea Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 7ko 2711/2024 Ebazpena, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren maiatzaren 23ko 138/2024 Epaia betearazteko eman zena, zeinaren bidez baiesten baita Raquel Roncal Ciriaco andreak Nafarroako Gobernuaren aurka jarritako demanda.

2. Oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioak batuta, Raquel Roncal Ciriaco andreari 5,3958 puntu esleitzea Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko Merkataritzako Prozesuak (gaztelaniaz) espezialitatean.

3. Raquel Roncal Ciriaco andrea sartzea Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen prozedurak gainditu dituzten izangaien zerrenda bakarretan, kidegoaren, espezialitatearen eta hizkuntzaren araberakoetan, hain zuzen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko Merkataritzako Prozesuak (gaztelaniaz) espezialitatean, 5,3958 punturekin. Hautapen prozedura horiek Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 163/2022 Ebazpenaren bidez onetsi ziren.

4. Raquel Roncal Ciriaco andrea sartzea Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 24ko 194/2022 Ebazpenaren bidez praktiketako funtzionario izendatu diren izangaien zerrendan.

Praktiketako funtzionario izendatzeak 2025eko irailaren 1etik aurrerako ondorioak izanen ditu.

5. Raquel Roncal Ciriaco andreari dei egitea ager dadin irakasle funtzionarioen behin-behineko destinoak –praktikaldikoak edo zerbitzu-eginkizunetakoak– telematikoki esleitzeko prozeduran, zeina Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 23ko 264/2024 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen.

Adieraztea praktikaldirako esleituko zaion destinoa behin-behinekoa izanen dela.

6. Praktikaldia gaindituta, karrerako funtzionario izateko izendapenak 2023ko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

7. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren fitxan, Hezkuntza Departamentuaren web-orrian (www.educacion.navarra.es/eu/).

8. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuari, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta praktikaldiko Kalifikazio Batzordeari.

9. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta adieraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 11n.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

Iragarkiaren kodea: F2510873