177. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

60E/2025 FORU AGINDUA, abuztuaren 20koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez Amaia Valgañón Petrizán andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Telekomunikazioen, Azpiegituren eta Zibersegurtasunaren Zerbitzuko Azpiegitura Teknologikoen Ataleko Komunikazio Nodoaren Bulegoko buru.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak ezartzen du ezen kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen duela atalburuen bitarte baterako izendapena, beharrezkoak diren txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, espedientean dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena.

Horrekin guztiarekin, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak arautzen dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Amaia Valgañón Petrizán andrea izendatzea, bitarte baterako, Telekomunikazioen, Azpiegituren eta Zibersegurtasunaren Zerbitzuko Azpiegitura Teknologikoen Ataleko Komunikazio Nodoaren Bulegoko buru. Bulego hori Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian dago, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuan. Kargu-hartzeak 2025eko abuztuaren 20tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta hori izanen da burutzan aritzeko lehenengo eguna.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Telekomunikazioen, Azpiegituren eta Zibersegurtasunaren Zerbitzura, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Sarrigurenen, 2025eko abuztuaren 20an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Luis García Martín.

Iragarkiaren kodea: F2511055