1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
284E/2025 FORU AGINDUA, abuztuaren 18koa, Osasuneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Itziar Albizu Uriguen andrea, Osasuneko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, berak eskatu baitu.
Osasuneko kontseilariaren otsailaren 18ko 33E/2025 Foru Aginduaren bidez, Osasuneko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko buru izendatu zen Itziar Patrocinio Albizu Uriguen andrea.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuko bigarren paragrafoak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Hortaz, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario Itziar Albizu Uriguen andrea, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2025eko abuztuaren 20tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau Itziar Albizu Uriguen andreari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 18an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2511000