176. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

336E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 25ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ukatzen baita Cabanillasko udal mugartean hondakinen biometanizaziorako dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratuan eskatutako aldaketa, ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokiena. Instalazioaren titularra E-Cogeneración Cabanillas SL da.

Instalazio horrek ingurumen baimen integratua du, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 18ko 1196E/2022 Ebazpenaren bidez emana.

2025eko maiatzaren 15ean, titularrak eskatu zuen bere ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak aldatzeko; zehazki, ingurumen baimen integratuaren III. eranskinean, sortutako hondakinen zerrendan, beste hiru hondakin sartzeko, 190206, 190502 eta 190902 EHZ kodeak dituztenak.

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak aztertu du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin du:

EHZ KODEA

DESKRIBAPENA

BALORAZIOA

19 02 06

Tratamendu fisiko-kimikoetako lohiak, 19 02 05 kodean zehaztuta daudenez bestelakoak.

Ez da onartu sartzea.

Instalazio honetan baimenduta dauden hondakin kudeaketako eragiketak R0302 eta R1001 direnez, eta Nekazaritza-lurzoruetan nutrizio jasangarrirako arauak ezartzen dituen abenduaren 27ko 1051/2022 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, eskatutako hondakinak ezin dira sartu, ez daudelako sartuta aipatutako 1051/2022 Errege Dekretuaren VIII. eranskinean (Nekazaritza-lurzoruak ongarritzeko erabil daitezkeen ongarritze- eta simaurrak ez diren beste material batzuk).

19 05 02

Animalia- edo landare-jatorriko hondakinen frakzio konpostatu gabea.

19 09 02

Uraren klarifikazioaren lohiak.

Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko izapidean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Ukatzea Cabanillasko udal mugartean hondakinen biometanizaziorako dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratuan eskatutako aldaketa, ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokiena. Instalazioaren titularra E-Cogeneración Cabanillas SL da.

Bigarrena.–Ebazpen honetan jasotako baldintzak betetzen ez badira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren IV. tituluan jasotako ingurumen diziplinako neurriak hartuko dira (testu bategin hori abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen), eta, subsidiarioki, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen III. tituluan ezarritako zehapen araubidean jasotakoak, ezertan galarazi gabe legeria sektorialean ezarritakoa, aurrerantzean ere aplikatu beharko baita.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren aurka, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

Bosgarrena.–Ebazpen hau E-Cogeneración Cabanillas SLri igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 25ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: F2511208