176. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko abuztuaren 27an hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita honako proiektu honetako abelbideen existentzia eta bertan jasota dituztela haien zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisiko orokorrak: Abaurregaineko eta Abaurrepeko herrietako, 2. fazeriako, 10. fazeriako eta 67. fazeriako abelbideen inbentarioa egin eta mugarriak sailkatu eta berritzea; Barbarinen eta Lukinen, Imasetik Iratxera doan errege altxonbideko tarte batzuetan, mugarriak berritzea eta haien inbentarioa egitea; Esan eta Burgin, erronkariarren errege altxonbidearen tarte batzuetan mugarriak berritzea eta haien inbentarioa egitea; eta Villamayor de Monjardingo, Lukingo eta Iguzkitzako abelbideen sailkapena aldatzea.

Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legearen laugarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak bere gain hartuko ditu Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak Ekonomia eta Ogasun Departamentuari esleitutako ahalmen eta botereak. Nafarroako Gobernuaren egitura eguneratu denez, abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak hasiera batean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari esleitutako ahalmen eta botereak, gaur egun, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ditu. Horrenbestez, berari dagokio honako lan hauek egitea: Abaurregaineko eta Abaurrepeko herrietako, 2. fazeriako, 10. fazeriako eta 67. fazeriako abelbideen inbentarioa egin eta mugarriak sailkatu eta berritzea; Barbarinen eta Lukinen, Imasetik Iratxera doan errege altxonbideko tarte batzuetan, mugarriak berritzea eta haien inbentarioa egitea; Esan eta Burgin, erronkariarren errege altxonbidearen tarte batzuetan mugarriak berritzea eta haien inbentarioa egitea; eta Villamayor de Monjardingo, Lukingo eta Iguzkitzako abelbideen sailkapena aldatzea.

Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legearen arabera, abelbideen sailkapena da "adierazpen izaerako egintza administratibo bat, zeinaren bidez zehazten baitira abelbide bakoitzaren existentzia, zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisiko orokorrak"; mugaketa da "egintza administratibo bat, zeinaren bidez zehazten baitira abelbideen mugak, sailkapenaren egintzan ezarritakoaren arabera"; eta mugarriztatzea da "prozedura administratibo bat, zeinaren bidez zehazten eta modu iraunkorrean seinalatzen baitira abelbideen mugak, tokian berean".

Aipatutako molde horietan, abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berritzeko eta haien inbentarioa egiteko lana beharrezkoa da, aldez aurretik, bide horiek errekuperatzeko, eta helburua da Nafarroako abelbideei balioa ematea, eragin onuragarria izan dezaten lurralde antolamenduan eta landa ingurunearen garapenean.

Beraz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 1/2023 Ebazpenaren bidez, espediente hauek hasi ziren: Abaurregaineko eta Abaurrepeko herrietako, 2. fazeriako, 10. fazeriako eta 67. fazeriako abelbideen inbentarioa egin eta mugarriak sailkatu eta berritzea; Barbarinen eta Lukinen, Imasetik Iratxera doan errege altxonbideko tarte batzuetan, mugarriak berritzea eta haien inbentarioa egitea; Esan eta Burgin, erronkariarren errege altxonbidearen tarte batzuetan mugarriak berritzea eta haien inbentarioa egitea; eta Villamayor de Monjardingo, Lukingo eta Iguzkitzako abelbideen sailkapena aldatzea. Administrazio prozesuaren tramiteak bete ondoren, lana jendaurrean jartzea barne, 9 alegazio aurkeztu ziren, eta horiek behar bezala baloratu dira, txostena egin da eta erantzuna eman zaie.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Deklaratzea honako proiektu honetako abelbideen existentzia Nafarroako Foru Komunitatean eta bertan jasota dituztela haien zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisiko orokorrak: Abaurregaineko eta Abaurrepeko herrietako, 2. fazeriako, 10. fazeriako eta 67. fazeriako abelbideen inbentarioa egin eta mugarriak sailkatu eta berritzea; Barbarinen eta Lukinen, Imasetik Iratxera doan errege altxonbideko tarte batzuetan, mugarriak berritzea eta haien inbentarioa egitea; Esan eta Burgin, erronkariarren errege altxonbidearen tarte batzuetan mugarriak berritzea eta haien inbentarioa egitea; eta Villamayor de Monjardingo, Lukingo eta Iguzkitzako abelbideen sailkapena aldatzea. Haien ibilbideak dira kasuan kasuko planoetan jasotakoak bezalakoak, eta honako hauek daude udalerri bakoitzean:

–Abaurregaina: Milagrotik Aezkoara doan errege altxonbidea (CRMA), 16. iraganbidea (T-16), 45. iraganbidea (P-45) 33. iraganbidea (P-33), 32. iraganbidea (P-32), 26. iraganbidea (P-26) eta 26. iraganbidea eta 45. iraganbidea lotzen dituen adarra (RP26-P45).

–Abaurrepea: Milagrotik Aezkoara doan errege altxonbidea (CRMA), 45. iraganbidea (P-45), 26. iraganbidea (P-26), 26. iraganbidea eta 45. iraganbidea lotzen dituen adarra (RP26-P45) eta Hiriberri Aezkoako adarra (RVA).

–2. fazeria: Milagrotik Aezkoara doan errege altxonbidea (CRMA).

–10. fazeria: Milagrotik Aezkoara doan errege altxonbidea (CRMA) eta 36. iraganbidea (P-36).

–Barbarin: Imasetik Iratxera doan errege altxonbidea (CRII).

–Lukin: Imasetik Iratxera doan errege altxonbidea (CRII) eta 19. adarra (R-19).

–67. fazeria: Imasetik Iratxera doan errege altxonbidea (CRII), 19. adarra (R-19) eta Iguzkitzatik Jurramendira doan adarra (RIM).

–Esa: Erronkariarren errege altxonbidea (CRR).

–Burgi: Erronkariarren errege altxonbidea (CRR) eta erronkariarren errege altxonbidea (ibarraren erdialdea) (CRR (CV)).

–Iguzkitza: Imasetik Iratxera doan errege altxonbidea (CRII), Urbiolako adarra (RUr) eta 19. adarra (R-19).

–Villamayor de Monjardín: Imasetik Iratxera doan errege altxonbidea (CRII) eta Urbiolako adarra (RUr).

2. Erabaki hau eta haren eranskina jakinaraztea udal hauei: Abaurregaina, Abaurrepea, Esa, Burgi, Villamayor de Monjardín, Iguzkitza, Lukin, 2. fazeria (Abaurregaineko, Abaurrepeko eta Hiriberri Aezkoako udalak), 10. fazeria (Jaurrietako eta Hiriberri Aezkoako udalak) eta 67. fazeria (Villamayor de Monjardingo Udala eta Azketako eta Urbiolako kontzejuak). Halaber, adierazten da erabaki honek amaiera ematen diola administrazio bideari eta bere kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 27an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

ABELBIDEEN PLANOAK

Deskargatu planoak (PDF konprimatuak, 25 MB-tik gora).

Iragarkiaren kodea: F2511258