2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Desjabetze-espedientea Iruñerriko Ibai Parkea handitzeko proiekturako (Ibero-Etxauri zatia). Behin betiko onespena
Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2025eko abuztuaren 25ean egin zuen saioan, akordio hau hitzartu zuen:
"Nafarroako Gobernuak 2010eko martxoaren 29an hartu zuen akordioaren bidez onetsi zen Iruñerriko Ibai Parkea handitzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala.
2010ean zehar, Iruñerriko Ibai Parkea zenbait zatitan handitzea gauzatzeko proiektuak idatzi ziren, eta zati horietako bat Arga Beherea I zen (Barañain-Etxauri).
Azken hamarkadan, Iruñerriko Mankomunitateak, Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatearen bidez, Arga Behereari dagokion ibai-pasealekua egin du, bi zatitan, Barañaindik Iberoko Isterria zubiraino (Oltza Zendea). Etxaurirainoko zatia egiteke dago.
2024ko maiatzaren 27an, Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak Iruñerriko Mankomunitatearen eta Etxauriko eta Oltzako udalen arteko hitzarmenaren edukia onartu zuen, "Ibai Pasealekua handitzea Arga Beherea ibai-zatian, Oltzako eta Etxauriko udal-barrutietan (Ibero-Etxauri zatia)" obrarako lursailak eskuratzeko, kontratatzeko eta ondoren obra-proiektua gauzatzeko. Hitzarmen horren bigarren klausulan ezarrita dago Iruñerriko Zerbitzuak SAk "Ibai Pasealekua handitzea Arga Beherea ibai-zatian, Oltzako eta Etxauriko udal-barrutietan (Ibero-Etxauri zatia)" obraren proiekturako kontratazio eta ondorengo gauzatze prozedura egingo duela. Horrez gain, hitzarmen horretan jasota dago eguneratu egingo dela proiektua eta baimenak eta laguntzak izapidetzea, obrak gauzatzea eta ibai-parkean sartzea.
2024ko maiatzaren 30ean, Iruñerriko Zerbitzuak SAko Administrazio Kontseiluak "Iruñerriko Ibai Parkea handitzea, Ibero-Etxauri zatia (PF000018–02). SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANA - EUROPAR BATASUNAK FINANTZATUA - NEXT GENERATION EU. Iruñerri Landatarreko Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Plana" obrarako proiektu teknikoa onartu zuen. Hain zuzen, proiektu tekniko horretan lizitazio-aurrekontua 2.015.004,89 eurokoa zen (%21eko BEZa kanpo).
Aipatutako obra-proiektu horretan, Etxauriko garai bateko irin-fabrika eraisteko obren kostua kuantifikatuta zegoen, ibai-parkean sartzeko eraitsi beharra baitzegoen, Nafarroako Gobernuak 2010ean Ibai Parkea handitzeko onartu zuen Udalez gaindiko Plan Sektorialean xedatuta dagoenaren arabera. Hala, Udalez gaindiko Plan Sektorialaren lursail-planoan, lurzati hori ageri zen, identifikazio-datu hauekin:
ET-08: 2. poligonoa 122. lurzatia Azalera: 1.564,57 m².
Egun, irin-fabrikaren lurzatiaren katastroko identifikazioa hau da (2. poligonoa, 646. lurzatia) eta 1.352,23 metro koadroko azalera du.
Etxauriko irin-fabrikaren hondamen-deklarazioarekin eta eraistearekin lotuta, Etxauriko Udalak jarduketa hauek gauzatu ditu:
–Alkatearen ebazpena, 2024ko irailaren 20koa. Irin-fabrikaren hondamena deklaratu zuen eta jabeei jakinarazi zien, 2024ko azaroaren 14an "Estatuko Aldizkari Ofizialean" kaleratutakoaren arabera. Jendaurreko epean, ez zen horren gaineko alegaziorik jaso.
–Alkatearen ondorengo ebazpena. Hondamen arrunteko legezko egoeran zegoen higiezina eraistea deklaratu zuen, hala hondatuta egoteak berekin zekarren arriskuarengatik. 2024ko abenduaren 30ean eman zen argitara "Estatuko Aldizkari Ofizialean". Horrez gain, jabeei eskatu zitzaien higiezina eraisteko, eta ohartarazi zitzaien, ez bazuten betetzen gauzatze-agindua, Administrazioak eraitsiko zuela higiezina, interesdunen kontura. Jabeek ez zuten irin-fabrika eraitsi.
–Alkateak 2025eko otsailaren 5ean emandako ebazpenaren bidez, Etxauriko Udalak eskatu eta agindu zion Iruñerriko Mankomunitateari hondamen-egoeran dagoen higiezina eraisteko eta ukitutako lurzatiak desjabetzeko, ibai-pasealekuan sartuta gelditu daitezen, Iruñerriko Ibai Parkea handitzeko proiektuan jasota dagoenaren arabera.
Batzorde Iraunkorrak 2025eko otsailaren 24an egin zuen saioan, Etxauriko Udalaren eta Iruñerriko Mankomunitatearen arteko lankidetza-hitzarmena onartu zen, irin-fabrika eraisteko, lursailak desjabetzeko eta leheneratutako tokia Iruñerriko Ibai Parkean sartzeko. Hitzarmen hori 2025eko martxoaren 28an izenpetu zuten. Hitzarmen horretako klausuletan hau dago ezarrita:
3. Etxauriko Udalak eskatuta, Iruñerriko Mankomunitateak, bera kudeatzeko IZSA sozietatearen bidez, irin-fabrikak okupatutako lursailen desjabetze-prozedura gauzatuko du. Lursail horiek Nafarroako Gobernuak onetsi zuen Udalez gaindiko Plan Sektorialaren barnean daude, eta egun "2. poligonoa eta 646. lurzatia" katastroko datuekin identifikatzen dira.
4. Jabeekin elkarren arteko adostasunez eskuratzea ez bada lortzen, azkenean erabakitzen den desjabetzeko balio justuaren zenbatekoa ordaintzea bere gain hartzeko konpromisoa hartzen du Etxauriko Udalak.
5. IZSAk bere izenean eskuratuko ditu lursailak.
Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2025eko apirilaren 28an egin zuen saioan, hartu zuen akordioaren bidez, Batzar Nagusiaren eskuduntzak Batzorde Iraunkorraren esku utzita, "Iruñerriko Ibai Parkea handitzea, Ibero-Etxauri zatia (PF000018–02). SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANA - EUROPAR BATASUNAK FINANTZATUA - NEXT GENERATION EU. Iruñerri Landatarreko Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Plana" proiektua, irin-fabrikari dagokion eranskin teknikoa eta lursailen ukipen-eranskina onartu ziren, desjabetzeko espedientea hasi zen eta proiektu horrek ukitzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda hasiera batean onartu zen. Onuraduna Iruñerriko Zerbitzuak SA da. Gainera, proiektu horrek ukitutako ondasunen eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra aitortu eta deklaratu ziren, onarpenari lotuta baitaude.
Akordio horretan, proiektua eta ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen hamabost eguneko eperako.
Onespen horren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 101. zenbakikoan, 2025eko maiatzaren 22an, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, 2025eko maiatzaren 27an, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Etxauriko udaletxeko iragarki-tauletan. Eta horrez gain, jakinarazpenak bidali zitzaien ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan ageri zirenei eta jakinarazpen-iragarkia kaleratu zen "Estatuko Aldizkari Ofizialean", 144. zenbakikoan, 2025eko ekainaren 16an.
Jendaurreko epearen barnean, ez da alegaziorik aurkeztu. Edonola ere, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak jakinarazi du desjabetutako finkaren gainean zuen bahiturak ez duela eraginkortasunik egun, ez baitago luzatuta egun eta ez baitago zor galdagarririk. Hori dela-eta, egokia da Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 4. artikuluaren arabera titularrak izan daitezkeenen zerrendatik kentzea Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia.
Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, eta aintzat hartuta, Nafarroako Toki Administrazioaren Foru Legearen 47.4 eta 29. artikuluen, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen Legearen 4.1.d) artikuluaren eta Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 4. artikuluaren arabera, erakunde honek desjabetze-ahalmena gauzatu ahal duela, egokia da desjabetzeko espedientea behin betiko onestea.
Batzar Nagusiak 2023ko urriaren 19an egin zuen saioan onetsi zen Batzar Nagusiaren eskumenak Batzorde Iraunkorraren alde eskuordetzea, nahitaez desjabetzeko espedienteak izapidetzeko.
HITZARTU DA:
1.–"Iruñerriko Ibai Parkea handitzea, Ibero-Etxauri zatia (PF000018–02). SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANA - EUROPAR BATASUNAK FINANTZATUA - NEXT GENERATION EU. Iruñerri Landatarreko Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Plana" obrari dagokion proiektua, Iruñerriko Zerbitzuak SA desjabetzearen onuradunarena, irin-fabrikari dagokion eranskin teknikoa eta lursailen ukipen-eranskina behin betiko ONESTEA, eta bai proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen behin betiko zerrenda ere. Horrek berekin dakar onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzea.
2.–Nafarroako Gobernuari eskatzea egindako obraren presazko deklarazioa egin dezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan jasota dauden eraginetarako, hitzarmenaren eta hondamen-deklarazioaren arabera, irin-fabrika eraitsi egin baitzen. Hortaz, orube bat gelditu da, eta haren aldeetako batean Sarbil mendilerroaren lurpeko uretatik heldu den iturburua ibiltzen da, Etxauriko garai bateko errotan azaleratzen direnak eta irinak ekoizteko makina hidraulikoa elikatzen zutenak. Lurrean hozkatutako ibilgua da eta hargin-lanean sartutakoa, non ur-emari handia ibiltzen den. Egun bistan gelditu da eta behin-behinean babestu da, baina, joan den mendean turbina hartzen zuen eta estalita zegoen, eta, horrenbestez, urgentziazko jarduketa behar du, ingurunetik isolatzeko behin betiko moduan eta, hala, ibai-pasealekuko erabiltzaileen segurtasun handiagoa bermatzeko.
3.–EZARTZEA Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateak agindu beharko duela bere banku-kontuetan nahikoa diru egon behar dela eskuragai ukitutako ondasun eta eskubideen ordainketa egiteko eta "Iruñerriko Ibai Parkea handitzea, Ibero-Etxauri zatia (PF000018–02). SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANA - EUROPAR BATASUNAK FINANTZATUA - NEXT GENERATION EU. Iruñerri Landatarreko Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Plana" obraren, Iruñerriko Zerbitzuak SA desjabetzearen onuradunarenaren, irin-fabrikari dagokion eranskin teknikoaren eta lursailen ukipen-eranskinaren desjabetze-prozeduraren ondoriozko gainerako betebehar ekonomikoei aurre egiteko, modu horretan bermatua izan dadin balio justu gisa finkatutako diru-kopuruak ordaintzea ukitutakoei.
4.–Ahalmena ematea Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari edo berak eskuordetzen duen pertsonari sina ditzan okupatu aurreko aktak eta desjabetzea egiteko beharrezkoak izan daitezkeen bestelako agiriak.
5.–Akordio hau ARGITAratzea, ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Etxauriko udaletxeko iragarki-tauletan; eta Foru Komunitateko egunkari batean iragarki berberaren laburpen bat argitaratzea.
6.–Akordio hau jakinaraztea interesdunei, adierazita haren aurka errekurtso hauetako bat aurkez dezaketela, aukeran: 1.–Berraztertzeko errekurtsoa, Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorraren aurrean, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta hilabeteko epean. 2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta bi hilabeteko epean. Eta 3.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, egintza hau jakinarazi den egunetik aurrera zenbatuta hilabeteko epean.".
Iruñean, 2025eko abuztuaren 26an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.
UKITUTAKO ONDASUNEN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
Fasea: proiektua.
LANDA-LURZATIAREN DATUAK | JABEAREN DATUAK | UKIPENAK |
ERREF. | POLIG. ZK. | LURZ. ZK. | UDALERRIA | HERRIA | LURRAREN ERABILERA | | TITULARRAK | PARTAIDETZA EHUNEKOA | BEHIN BETIKO OKUPAZIOA METRO KOADROAK |
ET-08 | 2 | 646 | ETXAURI | ETXAURI | Eraikuntza (*) | Titularrak, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 3. artikulua | MOLINO SANTA EULALIA SOCIEDAD ANÓNIMA | %100,00 | 1.352,23 |
Titularrak izan daitezkeenak, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 4. artikulua | RUFINO SÁEZ FERNÁNDEZ DE BARRENA ETA MARÍA ÁNGELES LÓPEZ DE ABERASTURI RUIZ DE ARCAUTE | | |
CEREALES NÚÑEZ SOCIEDAD ANÓNIMA |
FRANCISCO PEREA RUBIALES ETA CRISTINA BOHÓRQUEZ SEGOVIA |
MARÍA ROSA URQUIZU ECHEVERRÍAREN OINORDEKO EZEZAGUNAK |
NAFARROAKO AURREZKI KUTXA (CAIXABANK SA) |
SOCIEDAD COOPERATIVA AGRARIA ORVALAIZ |
ZERGA ADMINISTRAZIOKO ESTATU AGENTZIA |
(*) Nahiz eta katastroan ageri den erabilera eraikuntza dela, eraikina abandonatuta zegoen eta Etxauriko Udalak hondamen deklaratuta, eta duela gutxi eraitsi da. |
Iragarkiaren kodea: L2511220