176. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Behin betiko onartzea Oteitza, Añezkar eta Larragetako hodi biltzailerako proiekturako desjabetze-espedientea

Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2025eko abuztuaren 25ean egin zuen saioan, akordio hau hitzartu zuen:

"2025eko martxoaren 31n, Iruñerriko Zerbitzuak SAren Administrazio Kontseiluak "Oteitza, Añezkar eta Larragetako hodi biltzailea (SM287065–01)" proiektua onartu zuen.

Iruñerriko Mankomunitateak onartzeko aurkeztutako proiektuan administrazioari jakinarazteko 2.663.793,05 euroko aurrekontu zenbatetsia dago (% 21eko BEZa barne).

Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2025eko apirilaren 28an egin zuen saioan, hartu zuen akordioaren bidez, Batzar Nagusiaren eskuduntzak Batzorde Iraunkorraren esku utzita, "Oteitza, Añezkar eta Larragetako Hodi Biltzailea (SM287065–01)" proiektua onartu zen, desjabetzeko espedientea hasi zen eta proiektu horrek ukitzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda hasiera batean onartu zen. Onuraduna Iruñerriko Zerbitzuak SA da. Gainera, proiektu horrek ukitutako ondasunen eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra aitortu eta deklaratu ziren, onarpenari lotuta baitaude.

Akordio horretan, proiektua eta ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen hamabost eguneko eperako.

Onartze horren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 101. zenbakikoan, 2025eko maiatzaren 22an, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, 2025eko maiatzaren 27an, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Berriobeitiko eta Orkoiengo udaletxeetako iragarki-oholetan. Eta horrez gain, jakinarazpenak bidali zitzaien ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendan ageri zirenei.

Jendaurreko epearen barnean, hauek alegazioak aurkeztu zituzten:

–Espainiako Trenbide Azpiegituren Administratzailea (Adif). Adierazi zuen 11. poligonoko 144. eta 143. lurzatietan (LO-08 eta LO-09) okupatzeko azalerek jabari publikoko izaera dutela eta trenbideen zerbitzu publikoari atxikita daudela, eta, horrenbestez, ez dela egokia desjabetzea, aldi baterako okupatzea edo zortasuna eratzea, hargatik eragotzi gabe lurzoruaren okupazioa administrazio-emakida bidez, Egoitza Elektronikoaren bitartez baimena eskatuta aurretik. Horrez gain, adierazitako azaleretan zenbait desadostasun daudela adierazi zuen.

–Oteitza Berriobeitiko Kontzejua. Alegazioak aurkeztu zituen katastroko bi lurzatiren gainean.

1) 2. poligonoko 173. zenbakiko katastroko lurzatiarekin lotuta, alegatu zuen ez dagoela jabekidetza edo kondominiorik haren gainean, 2006ko maiatzaren 25ean alderdien artean hartu zuten erabakiaren arabera, Oteitzako eta Añezkarko kontzejuek jabekidetza indargabetzea erabaki baitzuten. Alegazioarekin batera, akordio hori egiaztatzen duten agiriak aurkeztu zituen Oteitzako Kontzejuak.

2) 2. poligonoko 169. zenbakiko katastroko lurzatiarekin lotuta (D azpi-lurzatia), alegatu zuen azpi-lurzati hori jabetzan esleitu zitzaiola Oteitzako Kontzejuari, 1985eko lurzati-biltzearen ondoren, baina ondasunen zerrendan ez dela ageri Oteitzako Kontzejuaren izenean. Kontzejuak Nafarroako Gobernuko Lurzati Biltzeko Negoziatu buruaren komunikazioa aurkeztu zuen, Añezkar - Oteitzan biltze-gunearen jabetza berrantolatzearen protokolizazio-agiriaren kopia eta plano nagusia.

Era berean, 2025eko abuztuaren 14an, Oteitza Berriobeitiko Kontzejuak egindako 1. alegazioaren berri izanda, Añezkarko Kontzejuak Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Elektronikoan idatzi bat aurkeztu zuen, non ondokoa adierazi zuen: "Kontzejuko artxiboan eta Añezkarko Kontzejuko Batzordeak hartutako akordioetan dauden agiriak ikusirik, jakinarazi behar dizut Añezkarko Kontzejua ados dagoela 2. poligonoko 173. zenbakiko katastroko lurzatiaren jabetzarekin lotuta Oteitzako Kontzejuak aurkeztutako alegazioarekin".

Iruñerriko Zerbitzuak SAk dagokion txostena egin du aurkeztutako alegazioei erantzuteko, eta bertan hau proposatzen du:

A) Azaldutakoa ikusirik, hauek egindako alegazioak onartzea egokia da:

1.–Espainiako Trenbide Azpiegituren Administratzailea (Adif). Egindako alegazioak onartu dira, alderdi hau bat baitator ukitutako azalerek trenbideko jabari publikoko izaera dutela adieraztean, eta, horrenbestez, ez da egokia desjabetzea ez eta zortasun berririk eratzea ere. Hala, okupazioa arautu beharko da egokia den administrazio-baimenaren bidez. Alderdi honek izapidetu du jada baimen hori, eta, beraz, Adifek erabakia hartuko du bere titulartasuneko azaleraren gainean.

2.–Oteitzako Kontzejua. Lehenbiziko alegazioa onartu da, aurkeztutako agirien eta Añezkarko Kontzejuak 2. poligonoko 173. zenbakiko lurzatiaren titulartasuna soil-soilik Oteitzako Kontzejuarena dela berretsi izanaren arabera. Horrenbestez, proiektuko lurzatiak eta ondorioz ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda aldatu da.

Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendatik Berriobeitiko 2 poligonoko 169. lurzatia kentzea, eta, hortaz, ez da egokia haren titulartasunari buruzko inolako baloraziorik egitea.

B) Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendan egokiak diren aldaketak sartuko dira, onartutako alegazioak behar bezala betetze aldera eta 2. poligonoko 169. lurzatiari buruzko ukipena ezabatze aldera.

Hasierako onespenaren egunetik oraindaino akordioak lortu dira ukitutako gehienekin, eta, horrenbestez, egokia da akordio horiek desjabetze-prozeduraren barnean sartzea eta behin betiko zerrendan ukitutako lurzati guztiak sartzea. Desjabetze-prozedura jarraituko da hurrengo faseetan soil-soilik akordiorik lortu ez den titularren gainean.

Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, eta aintzat hartuta, Nafarroako Toki Administrazioaren Foru Legearen 47.4 eta 29. artikuluen, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen Legearen 4.1.d) artikuluaren eta Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 4. artikuluaren arabera, erakunde honek desjabetze-ahalmena gauzatu ahal duela, egokia da desjabetzeko espedientea behin betiko onartzea.

Batzar Nagusiak 2023ko urriaren 19an egin zuen saioan onartu zen Batzar Nagusiaren eskumenak Batzorde Iraunkorraren alde eskuordetzea, nahitaez desjabetzeko espedienteak izapidetzeko.

HITZARTU DA:

1.–Espainiako Trenbide Azpiegituren Administratzaileak (Adif) aurkeztutako alegazioak onartzea, Iruñerriko Zerbitzuak SAk egindako txostenean ageri den zentzuan (honekin batera dago txostena).

2.–Oteitza Berriobeitiko Kontzejuak aurkeztutako alegazioa onartzea, Berriobeitiko 2. poligonoko 173. lurzatiari dagokionez, haren gaineko titulartasun esklusiboa aitortuta kontzeju horri ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendan. Eta Berriobeitiko 2. poligonoko 169. lurzatiaren gaineko alegazioa dela-eta, ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendatik kentzea lurzati hori, Iruñerriko Zerbitzuak SAk egindako txostenean ageri denaren arabera (honekin batera dago txostena).

3.–Behin betiko onartzea "Oteitza, Añezkar eta Larragetako hodi biltzailea (SM287065–01)" obrari dagokion proiektua, eta bai proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen behin betiko zerrenda ere, eranskinaren arabera. Horrek berekin dakar onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzea.

4.–Berrestea Iruñerriko Zerbitzuak SAren eta ukitutako titularren artean lortutako elkarrekiko akordioak, eta nahitaezko desjabetzeko prozeduraren barnean sartzea. Akordiorik lortu ez den lurzatiei dagokienez, desjabetze-prozeduraren hurrengo faseei jarraipena emango zaie, prozedura amaitu arte edo lurzati horien titularrekin akordioa lortu arte.

5.–Nafarroako Gobernuari eskatzea egin beharreko obraren presazko deklarazioa egin dezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan jasota dauden eraginetarako, beharrezkoa baita lanak ahalik eta azkarrena egitea, zerbitzuan dauden hobi septikoen isurketak ezabatzeko, Aratzuriko Hondakin Uren Araztegira bideratuta, araztegi horretan tratatzeko. Hartara, uraren kalitatea hobetuko da Lotzako arro endorreikoan, Lotzako idoian bat egiten duten isurketetara hondakin-urak heltzea ezabatuz, eta onurak izanez osasun publikorako, biodibertsitaterako, araudia betetzeko eta biztanleen ongizaterako.

6.–Ezartzea Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateak agindu beharko duela bere banku-kontuetan nahikoa diru egon behar dela eskuragai ukitutako ondasunen eta eskubideen balio justua ordaintzeko eta "Oteitza, Añezkar eta Larragetako hodi biltzailea (SM287065–01)" obraren desjabetze-prozeduraren ondoriozko gainerako betebehar ekonomikoei aurre egiteko, modu horretan bermatua izan dadin balio justu gisa finkatutako diru-kopuruak ordaintzea ukitutakoei.

7.–Ahalmena ematea Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari edo berak eskuordetzen duen pertsonari sina ditzan okupatu aurreko aktak eta desjabetzea egiteko beharrezkoak izan daitezkeen bestelako agiriak.

8.–Akordio hau kaleratzea, ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Berriobeitiko eta Orkoiengo udaletxeetako iragarki-oholetan; eta Foru Komunitateko egunkari batean iragarki berberaren laburpen bat argitaratzea.

9.–Akordio hau jakinaraztea interesdunei, adierazita haren aurka errekurtso hauetako bat aurkez dezaketela, aukeran:

1) Berraztertzeko errekurtsoa, Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorraren aurrean, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta hilabeteko epean.

2) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta bi hilabeteko epean. Eta,

3) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, egintza hau jakinarazi den egunetik aurrera zenbatuta hilabeteko epean.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 26an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

UKITUTAKO ONDASUNEN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

FASEA: PROIEKTUA

LURZATIAREN DATUAK

JABEAREN DATUAK

UKIPENAK

POLIGONO zk.

LURZATI

zk.

UDALERRIA

HERRIA

LURRAREN ERABILERA

IZEN-ABIZENAK

AKUEDUKTU ZORTASUNA

metro linealak

ZORTASUN EZARPENA

metro koadroak

OKUPAZIOA ERREGISTROAK

unitatea

ALDI BATERAKO OKUPAZIOAK

metro koadroak

LO-01

11

168

BERRIOBEITI

LOTZA

LEHORREKO ALORRA

LOTZAKO KONTZEJUAREN HERRI-LURRA

221

1.326

4

4.420

LO-02

11

167

BERRIOBEITI

LOTZA

LEHORREKO ALORRA

LARREA CENOZ, JOSE ANTONIO

227

1.362

4

4.540

LO-03

11

166

BERRIOBEITI

LOTZA

LEHORREKO ALORRA

LARUMBE SANMARTIN, ALFREDO

88

528

1

1.760

11

166

BERRIOBEITI

LOTZA

LEHORREKO ALORRA

LARUMBE SANMARTIN, LUIS

11

166

BERRIOBEITI

LOTZA

LEHORREKO ALORRA

LARUMBE SANMARTIN, MARIA

11

166

BERRIOBEITI

LOTZA

LEHORREKO ALORRA

LARUMBE SANMARTIN, MARIA ISABEL

LO-04

11

165

BERRIOBEITI

LOTZA

LEHORREKO ALORRA

SAN MARTIN LEYUN, PEDRO MARIA

358

2.148

7

7.160

LO-05

11

150

BERRIOBEITI

LOTZA

LEHORREKO ALORRA

AZCARATE ECHENIQUE, JOSE JOAQUIN

327

1.962

5

6.540

LO-06

11

149

BERRIOBEITI

LOTZA

LEHORREKO ALORRA

LOTZAKO KONTZEJUAREN HERRI-LURRA

130

780

2

2.600

LO-07

11

145

BERRIOBEITI

LOTZA

LEHORREKO ALORRA

LARREA CENOZ, JOSE ANTONIO

175

1.050

3

3.500

LO-08

11

144

BERRIOBEITI

LOTZA

LARREAK

ESPAINIAKO TRENBIDE AZPIEGITUREN ADMINISTRATZAILEA

EMAKIDA:

36

EMAKIDA:

216

EMAKIDA:

1

720

LO-09

11

143

BERRIOBEITI

LOTZA

LARREAK

ESPAINIAKO TRENBIDE AZPIEGITUREN ADMINISTRATZAILEA

EMAKIDA:

32

EMAKIDA:

192

EMAKIDA:

1

640

LO-10

11

142

BERRIOBEITI

LOTZA

LEHORREKO ALORRA

ALDAZ BIURRUN, DEMETRIO

160

960

3

3.200

LO-11

11

141

BERRIOBEITI

LOTZA

LEHORREKO ALORRA

LOTZAKO KONTZEJUAREN HERRI-LURRA

115

690

1

2.300

LO-12

11

101

BERRIOBEITI

LOTZA

LEHORREKO ALORRA

SARASA ELORZ, EUGENIA CAMINO

30

180

1

600

LA-01

8

190

BERRIOBEITI

LARRAGETA

LEHORREKO ALORRA

SARASA ELORZ, EUGENIA CAMINO

172

1.032

3

3.440

LA-02

8

184

BERRIOBEITI

LARRAGETA

LEHORREKO ALORRA

ALDAZ BIURRUN, DEMETRIO

233

1.398

4

4.660

LA-03

8

179

BERRIOBEITI

LARRAGETA

LEHORREKO ALORRA

LECUMBERRI DONAZAR, JOSE MARIA

210

1.260

4

4.200

8

179

BERRIOBEITI

LARRAGETA

LEHORREKO ALORRA

LECUMBERRI DONAZAR, MARIA SAGRARIO

8

179

BERRIOBEITI

LARRAGETA

LEHORREKO ALORRA

LECUMBERRI ESLAVA, MARIA ANGELES

8

179

BERRIOBEITI

LARRAETA

LEHORREKO ALORRA

LECUMBERRI ESLAVA, MARIA JOSE

8

179

BERRIOBEITI

LARRAGUETA

LEHORREKO ALORRA

LEKUNBERRI ESLABA, JESUS MARIA

8

179

BERRIOBEITI

LARRAGETA

LEHORREKO ALORRA

LEKUNBERRI ESLABA, PABLO

8

179

BERRIOBEITI

LARRAGETA

LEHORREKO ALORRA

LEKUNBERRI ESLABA, ROSALIA

LA-04

8

128

BERRIOBEITI

LARRAGETA

LEHORREKO ALORRA

EGUARAS ECHALECU, FELIX JOSE MARIA

379

2.274

7

7.580

8

128

BERRIOBEITI

LARRAGETA

LEHORREKO ALORRA

EGUARAS ECHALECU, JESUS

LA-05

8

127

BERRIOBEITI

LARRAGETA

LEHORREKO ALORRA

ALDAZ BIURRUN, DEMETRIO

183

1.098

2

3.660

LA-06

8

243

BERRIOBEITI

LARRAGETA

LEHORREKO ALORRA

LECUMBERRI OLLO, MONTSERRAT

75

450

1

1.500

LA-07

8

23

BERRIOBEITI

LARRAGETA

ERAIKUNTZA

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (AP-15)

57

342

0

0

AO-01

7

137

BERRIOBEITI

AÑEZKAR-OTEITZA

LEHORREKO ALORRA

LAZCOZ LIZASOAIN, ESTEBAN

97

582

0

1.940

AO-02

7

135

BERRIOBEITI

AÑEZKAR-OTEITZA

LEHORREKO ALORRA

LAZCOZ IRIBARREN, FRANCISCO JAVIER

160

960

3

3.200

7

135

BERRIOBEITI

AÑEZKAR-OTEITZA

LEHORREKO ALORRA

SANZ ALVAREZ, LOREA

AO-03

7

134

BERRIOBEITI

AÑEZKAR-OTEITZA

LEHORREKO ALORRA

PEREZ DE ZABALZA MUSQUIZ, JOSE JAVIER

243

1.458

3

4.860

AO-04

7

131

BERRIOBEITI

AÑEZKAR-OTEITZA

LEHORREKO ALORRA

LEKUNBERRI ESLABA, PABLO

34

204

1

680

AO-05

2

197

BERRIOBEITI

AÑEZKAR-OTEITZA

LEHORREKO ALORRA

VALLEJO ECHALECU, SABINO

90

540

2

1.800

AO-06

2

196

BERRIOBEITI

AÑEZKAR-OTEITZA

LEHORREKO ALORRA

GONZALO BIURRUN, MARTA

117

702

1

2.340

AO-07

2

190

BERRIOBEITI

AÑEZKAR-OTEITZA

LEHORREKO ALORRA

VALLEJO ASTIZ, TEODORO

74

444

1

1.480

AO-08

2

179

BERRIOBEITI

AÑEZKAR-OTEITZA

LEHORREKO ALORRA

SAGUES ERRO, JESUS MARIA

214

1.284

4

4.280

AO-09

2

173

BERRIOBEITI

OTEITZA BERRIOBEITI

LEHORREKO ALORRA, ERAIKUNTZA

OTEITZAKO KONTZEJUAREN HERRI-LURRA

55

330

1

1.100

AO-11

2

37

BERRIOBEITI

AÑEZKAR

BILTEGIA, ETXEBIZITZA, LURZORUA

BELTRAN SILVA, MARIA BELLA

8

48

0

160

2

37

BERRIOBEITI

AÑEZKAR

BILTEGIA, ETXEBIZITZA, LURZORUA

SENRA IGLESIAS, JESUS

AO-12

2

25

BERRIOBEITI

AÑEZKAR-OTEITZA

ERAIKUNTZA

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (NA-4508)

6

36

0

0

OR-01

1

1109

ORKOIEN

ORKOIEN

LEHORREKO ALORRA

ORKOIENGO UDALAREN HERRI-LURRA

97

582

1

1.940

OR-02

1

7

ORKOIEN

ORKOIEN

LEHORREKO ALORRA

ELÍO RODRÍGUEZ, ÁLVARO FERNANDO

214

1.284

3

4.280

OR-03

1

6

ORKOIEN

ORKOIEN

LEHORREKO ALORRA

AZCONA HUARTE, MARIA TERESA

119

714

2

2.380

OR-04

1

2

ORKOIEN

ORKOIEN

LEHORREKO ALORRA

ORKOIENGO UDALAREN HERRI-LURRA

542

3.252

8

10.840

Iragarkiaren kodea: L2511219