2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 862., 863. eta 864. lurzatietan. Hasierako onespena
Villatuertako alkateak, 2025eko abuztuaren 20ko 65 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa, Villatuertako 1. poligonoko 862., 863 eta 864 katastroko lurzatietan, nahitaezko gehieneko lerrokadura berriak ezartzeko eta horien tipologia aldatzeko, bizitegirako eraikuntza binatutik bizitegirako eraikuntza isolatura. Sustatzailea Oscar Esquiroz Noble da.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria Udaleko osoko bilkurari igorriko zaio, behin betiko onets dadin, bidezkoa bada.
Villatuertan, 2025eko abuztuaren 22an.–Alkatea, María José Calvo Meca.
Iragarkiaren kodea: L2511236