2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URDAZUBI
Hiribilduko S2 Sektorea Urbanizatzeko Proiektua. Hasierako onespena
Urdazubiko Udalak, 2025eko uztailaren 31n egindako bilkuran, erabaki zuen Justo Arrechea Bidaurrek sustatutako Hiribilduko S2 Sektorea urbanizatzeko proiektua hasiera batean onestea.
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 74. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Urdazubin, 2025eko abuztuaren 13an.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.
Iragarkiaren kodea: L2510919