2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUE
UE-10.1 birpartzelazio proiektuaren ondoriozko bide publikoari izena ematea
Alkatetzaren 2025eko abuztuaren 26ko 2025-0067 Ebazpenaren bidez, ebatzi da espediente bat, zeinak hizpide baitu onestea bide publikoaren izen bat, bai eta lurzati batzuen zenbakiak ere. Bai bide publikoa bai lurzatiak dira UE-10.1 birpartzelazio proiektuaren ondorio. Hona hemen:
Kalea izendatzeko proposamena: Las Eras kalea.
Lurzatien zenbakiak:
• Ondoriozko A lurzatia: 2 zenbakia. Aurreikusten denez bi etxebizitza eraiki daitezkeela, "bis" atzizkia erantsiko da.
• Ondoriozko C lurzatia: 4 zenbakia. Aurreikusten denez bi etxebizitza eraiki daitezkeela, "bis" atzizkia erantsiko da.
• Ondoriozko B lurzatia: 6 zenbakia. Aurreikusten denez bi etxebizitza eraiki daitezkeela, "bis" atzizkia erantsiko da.
Horiek horrela, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, onespenak ukitutakoek egin ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak edo oharrak.
Aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, Udalbatzak, osoko bilkuran, behin betiko onetsiko du espedientea.
Untzuen, 2025eko abuztuaren 26an.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2511234