176. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Udal Plan Orokorra. Hasierako onespena

Uharte Arakilgo Udal Hirigintza Planaren proiektuari hasierako onespena eman zaio, osoko bilkurak 2025eko abuztuaren 25eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 71.8 eta 77.2 artikuluekin eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 21. artikuluarekin bat eginez, eta jendaurrean jarri da bi hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Adierazitako bi hilabeteko epean, edozein interesdunek aztertu ahal izango du proiektua udal-bulegoetan, eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu. Era berean, proiektua interesdunen eskura dago, udal honen egoitza elektronikoaren gardentasun-atarian kontsulta dezaten. Esteka honen bidez sar daiteke atari horretara:

https://www.uhartearakil.eus/index.asp?idi=EU&p1=albisteak&p2=1&p3=udal-hirigintza-planaren-hasierako-onespena

Uharte Arakilen, 2025eko abuztuaren 26an.–Jose Domingo Huarte Baleztena, alkatea.

Iragarkiaren kodea: L2511246