176. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Akats zuzenketa honako honen hasierako onespenean: Hitzarmena, Udal Planeko UI V-ko –Txantrea Hegoaldea– S1 sektoreko 3. etxe-saileko 3A lurzatiko garaje baten sabaia urbanizatzeko

2025eko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 28an, Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko uztailaren 31n hartutako erabaki bat argitaratu zen, zeinaren bidez hasiera batez onetsi baitzen Iruñeko Udal Planeko UI V-ko –Txantrea Hegoaldea– S1 sektoreko 3. etxe-saileko 3A lurzatiko garaje baten sabaia urbanizatzeko proiektua. Akats zuzenketa honek hitzarmen horri eragiten dio.

JOB 14-AGO-25 (4/UV).

«Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko uztailaren 31n hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen hitzarmen bat, Hirigintza Gerentziaren eta Residencial Pronamsa SAUren artekoa, Iruñeko Udal Planeko UI V-ko –Txantrea Hegoaldea– S1 sektoreko 3. etxe-saileko 3A lurzatiko garaje baten sabaia urbanizatzeko proiektua gauzatzeko.

Geroago ikusi da akats bat dagoela hitzarmeneko aldeetako baten izenean.

Administrazioak ahala dauka administrazio-egintzetako akatsak zuzentzeko, baldin eta horiek nabarmenak badira eta horiek identifikatzeko ez bada behar balorazio juridikorik.

Azaldutakoagatik, eta akats materiala denez, zilegi da zuzentzea, horretarako bide ematen baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoak. Orobat, argitaratu behar da, eta jendaurreko epea zabaldu, gardentasunez jokatzearren.

Horiek horrela,

ERABAKITZEN DA:

1. Atzemandako akats materiala zuzentzea, modu honetan:

–Honela dioen tokian: RESIDENCIAL PRONAMSA SAU.

–Honela behar du: PROMOCIONES CISA NAVARRA SAU.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, eta hari buruzko iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan».

Iruñean, 2025eko abuztuaren 28an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2511310