176. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, dirulaguntzak emateko 2024-2025 denboraldian 6 urtetik gorakoen kirol ofizial amateurrari, norgehiagokako araubidean. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 852811.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/852811).

Deialdia egin duen administrazioa: Iruñeko Udala.

Organo emailea: Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzigo ordezkaria.

Kudeatzen duen alorra: Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorra.

Instrukzio organoa: dirulaguntza kudeatzen duen alorreko Idazkaritza Teknikoa.

Deialdiaren xedea:

2024-2025 denboraldian dirulaguntzak ematea, Iruñeko kirol elkarteek entrenamendu erregularrak antola ditzaten eta kirol txapelketa ofizial jakin batzuetan parte har dezaten. Txapelketatako parte-hartzeak eta entrenamenduak "kirol ofizial amateurtzat" hartuko dira, deialdi honetan jarduera hauetarako eman diren definizio, baldintza eta betebeharrekin bat etorriz.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 22an.–Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzia, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2511140