2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELO
Finkak normalizatzeko proiektua, 3. poligonoko 25., 66. eta 69. lurzatietan. Behin betiko onespena
Alkatetzaren abenduaren 16ko 78/2024 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Eloko 3. poligonoko 25., 66. eta 69. lurzatietan finkak normalizatzeko proiektua, Eloko Udalak sustatuta.
Iragarkia 2025eko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 6an, eta jendaurreko aldia igarota, ez denez aurkeztu alegaziorik, behin betiko onetsi da finkak normalizatzeko aipatutako proiektua, 2025eko abuztuaren 19ko osoko bilkuran.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Elon, 2025eko abuztuaren 27an.–Alkatea, María Isabel Azpiroz Cilbeti.
Iragarkiaren kodea: L2511263