176. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LATASAKO KONTZEJUA

Ikerketa espedientea, katastroko 9. poligonoko 17. lurzatiaren ekialdera dauden lurrei buruz. Jendaurreko informazioa

Latasako Kontzejuko buru Belén Gómez Orejak ebazpen hau eman du:

Ikusirik Kontzejuko Batzarrak 2025eko otsailaren 24an hartutako erabakia, zeinaren bidez ebatzi baitzen erakunde honetako zerbitzu juridikoei eskatzea txosten bat, aztertzeko zer oinarri eta bideragarritasun izan dezakeen ikerketa bat abiatzeak, lur batzuen jabetza berreskuratzearren. Izan ere, susmoa dago ez ote diren Kontzejuarenak diren lur batzuk usurpatu, katastroko 9. poligonoko 17. lurzatiaren ekialdera daudenak, Latasako Kontzejuaren mugartean.

Ikusirik zerbitzu horiek 2025eko uztailaren 2an emandako txostena, zeinak ondorioztatu baitu beharrezko oinarri juridikoak daudela eta juridikoki zilegi dela ikerketa espediente bat abiatzea, ebazteko ea Latasako Kontzejua den lur horien titularra.

Ikusirik zilegi dela ondasun horren titularra nor den ikertzea, hona hemen ondasun horren identifikazioa:

–Azalpena:

Lurzoru zatia, sartuta dagoena Imozko katastroko 9. poligonoko 17. lurzatiaren mugen barnean, Latasako herrigunean.

–Kokapena:

Iruñeko 8. Jabetza Erregistroan 1.599-N zenbakia duen finkaren ekialdeko mugaren eta Latasako Larraina kalearen artean dago.

–Azalera:

120 m² (txosten honek hizpide duen zatia identifikatzen duen azpilurzatiari emandako dimentsioa).

–Mugak:

  • Iparraldean, hegoaldean eta mendebaldean: Larraina kalea.
  • Ekialdean: Iruñeko 8. Jabetza Erregistroan 1.599-N zenbakia duen finka.

Ikusirik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 110. eta 115. artikuluak eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 40. artikulua; eta ikusirik, orobat, dagokion administrazio-espedientea:

EBATZI DUT:

1. Ikerketa espediente bat abiatzea, jakiteko ea Latasako Kontzejua den ebazpen honen azalpen zatian identifikatutako ondasunaren titularra.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hamabost egun baliodunean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, espedienteak ukitutakoek idatziz alega dezaten, toki-erakundean, beren eskubidearen alde komenigarria iruditzen zaien guztia. Horretarako, hilabeteko epea izanen dute, jendaurrean egoteko aldia bukatu eta biharamunetik hasita, eta alegazioen oinarri diren agiriak ere aurkeztu beharko dituzte.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Roberto Salvador Otazuri, eta hilabeteko entzunaldia ematea, aurreko 2. puntuan adierazitako jendaurreko aldia amaitu eta biharamunetik zenbatzen hasita, alegazioen tramitea balia dezan eta tramite horretan ezarritako agiriak aurkez ditzan.

4. Ebazpen honen berri ematea Kontzejuko Batzarrari, egiten duen hurrengo ohiko bilkuran.

Latasan, 2025eko abuztuaren 28an.–Alkatea, Belen Gómez Oreja.

Iragarkiaren kodea: L2511484