176. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko osasun kudeaketako teknikari izateko hamar plaza oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 8ko 1786/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko osasun kudeaketako teknikari izateko hamar plaza oposizio bidez betetzeko deialdia, eta argitara eman zen 2024ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 4koan. Bada, deialdi horren 9. oinarrian ezarritakoarekin bat, oposizioko kalifikazio epaimahaiak izangai hauek izendatzeko proposamena aurkeztu du: Itzal Puchol Martínez andrea, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan; María Isabel García Romero andrea, Nicolás Izcue Loperena jauna, Alodia Lecea Compains andrea, Cristina Eslava Lizaso andrea eta Verónica Felipe Aznar andrea, igoera txandan; eta Asier Sanado Bonafonte jauna, Julen Oria Herrera jauna, Irene Echegoyen Azcona andrea eta Héctor López-Mendoza Garcés jauna, txanda irekian. Izan ere, haiexek dira, deitutako plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, hautapen prozesua gainditu duten izangaietatik bete beharreko plazetan sartzen direnak.

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, oinarri horretan eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 29an.–Hautapen Prozesuetako, Lanpostuak Betetzeko eta Administrazio Egoeretako Ataleko burua, Pedro Bados Otazu.

Iragarkiaren kodea: F2511510