176. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 1163. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2025eko abuztuaren 25eko 2025-0866 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Uharteko 1. poligonoko 1163. lurzatian. Sustatu du Uharteko Ugarrandia etorbideko 11n dagoen eraikineko jabeen erkidegoak (espedientea: 412/2025).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe hori iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, onespena behin betikoa bihurtuko da automatikoki.

Uharten, 2025eko abuztuaren 26an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2511211