176. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Cordovillako 1. poligonoko 787. lurzatian. Hasierako onespena

Galarko Udalak, 2025eko uztailaren 24ko erabaki bidez, hasiera batez onetsi du hiri-jarduketarako plan berezia, Cordovillako 1. poligonoko 787. lurzatian, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SLUk sustatutakoa.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, jarraikiz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Getze Galarren, 2024ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2511192