176. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Desjabetzea 1. poligonoko 287., 288. eta 289. lurzatietan, Santa Barbara kaleko 28, 30 eta 32 zenbakietan daudenetan. Hasierako onespena

2025/1 desjabetze espedientea.

Gaia bozkatu da, eta bertaratuek aho batez onetsi dute.

2021ean onetsitako Udal Plan Orokorrean / Udalaren Hirigintza Planean, hirigintzako arauek (1-3 azpisektorea, hirigunea), "antolamenduz kanpo" jotzen dituzten bi higiezin daude; higiezin horiek sistema orokortzat zehaztuko hiru lurzatitan daude, lurzati horietan espazio publikoa libre uzteko jarduketa bat aurreikusi baita; eta ezarria dago desjabetze sistema erabiliko dela jarduketa gauzatzeko, eta lanak Udalaren kontura gauzatuko direla.

Udalak 8 urteko epea du jarduketa horretarako, hau da, 2029ra arte, baina inguruabar batzuk gertatu dira, hala nola higiezinetako baten aurri-egoera eta guztien narriadura larria, eta horrek eragina du kautelazko neurrietan, aurki neurri handiagoak hartu beharko liratekeelako bide publikoaren segurtasuna bermatzeko. Horrek beharrezkoak ez diren gastu batzuk ekarriko lituzte eta, azkenean, Udalaren diru-kutxatik ordaindu beharko lirateke, higiezinak udalaren kontura eraistea eskatzen baitu plangintzak.

Desjabetze proiektua egin da, baterako tasazioaren prozedura erabiliz, eta, orobat, desjabetze sistema gauzatzeko espedientea izapidetu da, hirigintzako arrazoiak direla-eta, 1. poligonoko 287., 288. eta 289. lurzatietarako (AM1 exekuzio unitatea), Santa Barbara kaleko eta Konstituzioaren etorbideko bideak handitzeko erabiliko baitira.

Honako hauek aztertu dira: lurzatien balio justua baloratzeko aditu-txostena, udal arkitektoaren txostena, txosten juridikoa, kontu hartzailearen txostena, idazkariaren txostena eta Hirigintzaren Informazio Batzordearen irizpena.

Erabaki da:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Udal Planeko AM1 sistema orokorraren desjabetze eremuaren mugaketa eta desjabetze proiektua, baterako tasazioaren prozeduraren bidez egina, berekin baitakar desjabetzea presakoa dela deklaratzea eta lurrak okupatu ahal izatea balorazio txostenean finkatutako balio justua ordaindu edo gordailutu ondoren; eta, halaber, hasiera batez onestea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, Corellako 1. poligonoko 287., 288. eta 289. lurzatietan.

Bigarrena.–Jendaurrean jartzea, hilabetez, erabakia eta proiektua, hari erantsitako agiri guztiekin batera, eta horretarako iragarkia paratzea Estatuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitateko egunkarietan, interesdun izan daitezkeenek egoki jotzen dituzten oharrak eta erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten, bereziki, bakoitzaren eskubideen titulartasunari edo balorazioari buruzkoak.

Hirugarrena.–Tasazioak banan-banan jakinaraztea espedientean ondasunen titular gisa agertzen direnei, egindako tasazioaren kopia osoarekin, alegazioak aurkeztu ahal ditzaten hilabeteko epean, jakinarazpena egiten denetik aurrera.

Laugarrena.–Epea igaro ondoren eta, kasua bada, aurkeztutako alegazioen gaineko txostena egin ondoren, Udalaren Osoko Bilkurari igor biezazkio espedientea eta behin betiko onespenaren proposamena.

Corellan, 2025eko abuztuaren 22an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2511168