2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Udal Planaren aldaketa Mercedarias urbanizazioko 14an, igogailua jartzeko. Hasierako onespena
Gaia bozkatu da, eta bertaratuek aho batez onetsi dute:
Aztertu da erregistroan 2025/2794 sarrera-zenbakia duen idazkia, Alberto Mateo Lópezek aurkeztua. Idazkian, aldaketa puntual bat izapidetzeko eskatzen da, Mercedarias urbanizazioko 14an dagoen eraikinaren lerrokadura alda dadin, igogailua jartzeko.
Kontuan harturik arkitektoaren txostena eta udal honetako idazkariarena, espedientean baitaude.
Kontuan harturik Hirigintza Batzordeak, 2025eko uztailaren 16an eginiko bilkuran, aldeko txostena eman zuela.
Kontuan harturik uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina, eta Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen Foru Legea.
ERABAKITZEN DA:
Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Corellako Udal Planaren aldaketa puntuala, Alberto Mateo Lópezek aurkeztu duena Mercedarias urbanizazioko 14ko jabeen erkidegoaren izenean.
Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez. Horretarako, iragarkia argitaratuko da honako hauetan: Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udal honen iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.
Hirugarrena.–Ikusirik informazio publikoa, behin betiko onets bedi, Osoko Bilkuraren erabakiaren bidez, aldaketa puntuala, egoki diren aldaketekin, eta igor bedi espediente osoa Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Laugarrena.–Erabakitzea etenda uztea lizentzien ematea aldaketak ukitutako eremuan, haren determinazio berriek ekartzen baitute indarrean dagoen hirigintzako araubidea aldatzea. Etenak urtebete iraunen du gehienez.
Corellan, 2025eko abuztuaren 22an.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2511164