176. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

Antsoain

Deialdia, 2025ean kultura eta kirol arloko jardueretara joateko dirulaguntzena. Laburpena

DDBN (Identif.): 852578.

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Dirulaguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/852578).

Deialdi honen xedea da banakako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, 2025ean hezkuntza, kultura, kirol eta gizarte arloko jardueretan izena emateko kuotak ordaintzeko, Antsoaingo herritar guztiak baldintza beretan balia daitezen kulturaz eta kirolaz.

Deialdi hau finantzatuko da 2025eko udal aurrekontuaren kargura, 2.000,00 euroko zuzkidurarekin.

Eskatzaileek Antsoainen benetan erroldaturik egon beharko dute eskaera egiten dutenean.

Eskabide bakarra onartuko da familia-unitate bakoitzeko. Bertan dirulaguntza eska daiteke familia-unitate bereko pertsona batendako baino gehiagorendako. Familia-unitate bereko pertsona bakoitzari jarduera bakar batean parte hartzeko dirulaguntza emanen zaio.

Eskabideak aurkezteko epea 2025eko irailaren 1etik 15era izanen da. Eskaerak aurkezteko modua:

–Telematikoki, udalaren egoitza elektronikoaren bidez: https://sedeelectronica.ansoain.es.

–Aurrez aurre, Antsoaingo Udalaren bulegoetan (Udaletxeko plaza 1, Antsoain), astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara. Emanen den eredu normalizatua erabili beharko da eskaera egiteko.

Antsoainen, 2025eko abuztuaren 21ean.–Alkate udalburua, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2511115