Iragarkia
176. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 4a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Deialdia, administrari laguntzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean aritzeko.
Lehendakaritzaren 2025eko abuztuaren 12ko 2025-0075 Ebazpenaren bitartez, deialdi baten oinarriak onetsi dira, administrari laguntzailearen lanpostu bat hautaprobak eginez eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, lan-araubide finkoan jardun dezan Mairagako Mankomunitatearen zerbitzura. Hona hemen:
OINARRI ARAUTZAILEAK
1.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da administrari laguntzailearen lanpostu bat betetzea, oposizio-lehiaketa bidez. Lanpostu hori Mairagako Mankomunitatearen plantilla organikoan identifikatua dago (2025eko 17. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 27koa), D mailakoa da, eta lan-araubide finkokoa. Hona hemen:
–Lanpostua: administrari laguntzailea. Plaza kopurua: 1. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %39,08. Administrazio-egoera: hutsik.
Halaber, deialdi honen bidez, honako zerrenda hauek osatu nahi dira, hautapen-prozesuan lanposturik lortzen ez duten izangaiekin, aldi baterako lan-kontratuak egiteko, 9. oinarrian xedatutakoarekin bat:
a) Probak gaindituta ere lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.
1.2. Izendapenaren ondorioz hautatzen den pertsona Mairagako Mankomunitateko lan-kontratudun finko bilakatuko da, ondorio guztietarako, karguaz jabetzen den egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean alta emanen zaio.
1.3. Lanpostuak D mailako ordainsaria izanen du, Nafarroako administrazio publikoetako zerbitzuko langileei dagokien bezala, eta plantilla organikoan ezarritako lansari osagarriak ere jasoko ditu (2025eko 17. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 27koa).
1.4. Bulegoetako gainerako langileek duten lanaldia eginen du urtean, eta zerbitzuaren beharretara egokituko da; beraz, Mankomunitateak noiznahi aldatzen ahalko du.
1.5. Deialdiaren kategoriari dagozkion lanak eginen ditu, bere mailakoak, baita tokiko zerbitzu publikoetako jarduerak eta haien jarraipena ere; hona hemen horietariko batzuk, aipamen hutsez eta bestelakoak baztertu gabe:
Jendeari arreta egitea eta administrari laguntzaileek bulegoetan dituzten zeregin guztiak betetzea: ordenagailuko lana, testuen tratamendua, kudeaketa-programak, edozein eratako zerbitzuak, eta alkatetzak nahiz organo delegatuek agindutako bestelako lanak. Zeregin horiek guztiak, betiere, beren eskumen, maila eta kategoriaren barnean sartuko dira. Halaber, jarduketak eta kudeaketak eginen ditu ohiko lantokitik kanpo, hala badagokio (batzorde iraunkorretara, batzar orokorretara eta abarretara joatea).
1.6. Hautapen prozedura oposizio-lehiaketa bidez eginen da, deialdiko lanpostuak duen izaera eta gauzatu beharreko eginkizunak direla-eta. Izan ere, oposizio-lehiaketaren sistemari esker, merezimendu- eta gaitasun-printzipioak hobeki baloratzen ahal dira, esperientzia baloratzeaz gain, gauzatu beharreko eginkizunekin lotutako prestakuntza eta ezagutza teoriko eta praktikoak baloratzen ahal baitira.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, honako betebehar hauek izanen dituzte:
a) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izaki, haien kontura biziz gero.
b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.
c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, titulu hau izatea: DBHko Graduatua, Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo Erdi Mailako Lanbide Heziketa, edo horien baliokide bat; edo, bestela, titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.
Baldin atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioa frogatzen duen agiria eduki beharko da.
Izangaiek alegatzen badute badituztela eskatutako kategorian aritzea ahalbidetzen dieten ikasketa baliokideak, aipatu beharko dute zein legetan edo erregelamenduzko xedapenetan onartzen den baliokidetasun hori, edo, bestela, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
d) Bete behar diren eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
e) Eginkizun publikoak betetzeko gabetua edo desgaitua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendua ez izatea.
Espainiako nazionalitatea ez dutenek, parte hartu nahi badute, zinpeko aitorpen edo hitzemate bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ezen inongo diziplina-zehapenik edo kondena penalik ez diela galarazten beren estatuko funtzio publikoan sartzea.
2.2. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira oinarri honetan ezarritako baldintza guztiak, bai eta hautapen prozesuak eta kontratazioak iraun bitartean ere.
3.–Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Mairagako Mankomunitateko lehendakariari zuzenduko zaizkio, eta hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Mairagako Mankomunitatearen erregistro orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara, edo Mairagako Mankomunitatearen egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoa erabiliz (https://mairaga.sedelectronica.es/info.0), eskabide orokorraren izapidea baliatuta. Orobat, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak arautzen dituen gainerako bideak erabil daitezke eskabideak aurkezteko (Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Azken eguna larunbata edo baliogabea bada, epea luzatuko da hurrengo lehen egun baliodunera arte.
3.2. Eskabideak I. eranskinean azaltzen den ereduaren araberakoak izanen dira.
3.3. Eskabideari honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio:
a) Nortasun-agiri nazionalaren kopia.
b) 2.1 oinarriko c) atalean eskatzen den titulazio akademikoaren fotokopia.
c) Alegatu diren merezimendu guztiak frogatzeko agiriak, lehiaketaren baremoko irizpideen arabera baloratu daitezen. Izangaiek baremoan (6.3 oinarria) agertzen den puntuazio eskemari jarraikiz alegatu eta frogatuko dituzte merezimenduak, behar bezala ordenatuak.
3.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
3.5. Ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak, noiznahi.
3.6. Desgaitasun aitortua duten izangaiek, baldin eta probak egiteko egokitzapenik behar badute denboran edo baliabideetan, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta, hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera agiri bat aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana, legeen arabera desgaitasuna dutela frogatzeko (jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua).
Denborak eta baliabideak egokitu daitezela eskatzeko, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek hori frogatu beharko dute, agiri hauetako baten kopiaren bidez:
–IMSERSOk edo autonomia-erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.
–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
3.7. Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, Mairagako Mankomunitateko lehendakariak ebazpen bat emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Mairagako Mankomunitatearen gardentasun-atarian, honako esteka honetan: https://mairaga.sedelectronica.es/info.0.
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, lehendakariak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Mairagako Mankomunitatearen gardentasun-atarian argitaratzeko aginduko du, honako esteka honetan: https://mairaga.sedelectronica.es/info.0.
Ez badago izangai bazterturik behin-behineko zerrendarako, onartuen behin betiko zerrenda eratuko da.
4.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak, galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
4.5. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan eginen den oposizioko lehen ariketa, eta zein izanen den epaimahaiaren behin betiko osaera. Ondoren, epaimahaiak gainerako ariketak egiteko iragarkiak garaiz argitaratuko ditu, Mairagako Mankomunitatearen egoitza elektronikoaren gardentasun-atarian.
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:
–Epaimahaiburua: Carlos Alcuaz Monente, Mairagako Mankomunitateko burua.
Ordezkoa: Miguel Ibiricu Varona, Mairagako Mankomunitateko buruordea.
–1. epaimahaikidea: José Antonio Echeverría Cerdán, Mairagako Mankomunitateko aholkulari ekonomikoa.
Ordezkoa: Laura Irigoyen Azpilicueta, Mairagako Mankomunitateko Arlo Teknikoko ingeniaria.
–2. epaimahaikidea: María Victoria García Muro, Mairagako Mankomunitateko administrari-ofiziala.
Ordezkoa: Inmaculada Flores Gil, Mairagako Mankomunitateko administrari laguntzailea.
–3. epaimahaikidea: Eva Berango Ursua, Mairagako Mankomunitateko administrari-ofiziala.
Ordezkoa: María Victoria Jaurrieta Sembroiz, Mairagako Mankomunitateko administrari-ofiziala.
–Epaimahaikide idazkaria: Julen Jiménez Jiménez, Mairagako Mankomunitateko idazkaria.
Ordezkoa: Jesús Marco Del Rincón, Erriberriko Udaleko idazkaria.
5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin abstenitzeko arrazoiren bat badago, bat etorriz Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan ezarritakoarekin.
5.3. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan. Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak –edo haien ordezkoek–. Bigarren ordezkapen bat behar izanez gero, ordezko epaimahaikide izendatu direnak ere izan daitezke haien ordezkoak.
5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
6.1. Oposizioa 2026ko urtarriletik aurrera hasiko da.
6.2. Oposizioaldia. Oposizioaldian 70 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta honako proba hauek izanen ditu:
6.2.1. Lehen proba: teorikoa. Idatziz erantzun beharko zaio galde-sorta bati. Galderak test modukoak izanen dira, II. eranskineko gaiei buruzkoak.
Proba honetan gehienez ere 35 puntu lor daitezke, eta gutxienez ere 15 puntu eskuratu behar dira gainditzeko. Erantzun okerrengatik puntuak kenduko dira; kalifikazio-epaimahaiak adieraziko du nola, proba egin aurretik.
6.2.2. Bigarren proba: praktikoa. Matematika-proba: matematikako ariketa batzuk ebatzi beharko dira. Proba honetan gehienez ere 20 puntu lortzen ahal dira, eta bazterturik geldituko dira gutxienez 10 puntu lortzen ez duten izangaiak. Epaimahaiak proba hasi baino lehen adieraziko du zenbat denbora izanen duten izangaiek gehienez proba egiteko.
6.2.3. Hirugarren proba: praktikoa. Ariketa praktiko bat egin beharko da, Windows inguruneko (Word, Excel) ofimatikako ezagupenen gainekoa, eta/edo Nafarroako mankomunitate eta toki-erakundeetan erabili ohi diren aplikazio informatikoen gainekoa.
Gehienez ere 15 puntu emanen dira, eta bazterturik geratuko dira gutxienez ere 5 puntura iristen ez diren izangaiak.
Hautaprobetan, desgaitasuna izanik halaxe eskatzen dutenek denbora eta baliabide aldetik ahal diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaldu dutenaren arabera.
Proba hau egiteko ezin da inolako testurik kontsultatu, ez eta kalkulagailurik edo bestelako materialik erabili ere, ez bada bolaluma urdina edo beltza.
6.2.4. Oposizioaldiko probak baztertzaileak izanen dira. Baztertuta geldituko dira ariketa bakoitzari dagokion gutxieneko puntuazioa bederen eskuratzen ez dutenak.
6.2.5. Gutun-azal itxien sistema erabiliko da lehen proba teorikoan eta bigarren proba praktikoan. Proba bakoitza zuzendutakoan, kalifikazio-epaimahaiak argitara emanen ditu, Mairagako Mankomunitatearen iragarki-taulan eta egoitza elektronikoaren gardentasun-atarian, kalifikazioen zerrenda eta gutun-azal itxiak jendaurrean irekitzeko eguna eta ordua.
6.2.6. Epaimahaiak oposizioko proba bakoitzaren behin-behineko emaitzak argitaratuko ditu Mairagako Mankomunitatearen iragarki-taulan eta egoitza elektronikoaren gardentasun-atarian. Izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko kalifikazio horien aurka, bost egun naturaleko epean, Mairagako Mankomunitatearen erregistro orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara, edo Mairagako Mankomunitatearen egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoa erabiliz (http://mairaga.sedelectronica.es/info.0), eskabide orokorraren izapidea baliatuta.
6.2.7. Hautaprobetarako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek nortasun-agiri nazionala eraman beharko dute, edo epaimahaik nahikotzat jotzen duen beste identifikazio-agiri bat. Oposiziotik baztertuta geldituko dira probara agertzen ez diren izangaiak edo aipatu agirietako baten bidez nor diren frogatzen ez dutenak.
6.2.8. Hautaprobak egiteko, bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitortua dutenendako, eskabidean azaldutakoaren arabera.
6.3. Lehiaketaldia: lehiaketaldia oposizioaldiaren ondoren eginen da, eta 6.2 puntuan xedatutakoaren arabera oposizioaldia gainditu duten izangaiek soilik parte hartzen ahalko dute. Lehiaketaldian gehienez 30 puntu emanen dira, baremo honen arabera:
6.3.a) Administrari laguntzaileen lanpostuetan edo goragoko mailako lanpostuetan zerbitzuak emateagatik (dagokion ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko da): Atal honetan gehienez ere 10 puntu lortzen ahalko dira:
–Administrazio publikoetan zerbitzuak emateagatik, administrari laguntzaileen lanpostuetan edo goragoko mailako lanpostuetan: puntu 1 urte bakoitzeko, eta gehienez ere 10 puntu. Emandako urteak osoak ez badira, proportzioan kontatuko dira.
–Enpresa pribatuetan zerbitzuak emateagatik, administrari laguntzaileen lanpostuetan edo goragoko mailako lanpostuetan: 0,5 puntu urte bakoitzeko, eta gehienez ere 10 puntu. Emandako urteak osoak ez badira, proportzioan kontatuko dira.
Oharrak:
–Aldi berean egindako zerbitzuak ez dira bi aldiz baloratuko.
–Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio (hilabete oso bat izanen da kontuan hartuko den gutxieneko denbora).
–Hori frogatuko da dagokion administrazio publikoko edo enpresa pribatuko organo eskudunaren ziurtagiriaren bidez; bertan, berariaz agertu beharko da zerbitzu-ematearen iraupen osoa. Zerbitzuak lanaldi partzialean ematen diren kasuetan, honako hauek ere adierazi beharko dira: a) eguneko, asteko, hilabeteko edo urteko ordu kopurua, eta emandako zerbitzuei dagokien urteko lanaldia; edo b) horiek ohiko lanaldiarekiko duten ehunekoa.
–Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.
–Ez dira baloratuko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren emandako zerbitzuak.
–Ez du balioko soilik aurkeztea curriculum vitaea edo lan-bizitza.
6.3.b) Deialdian eskatzen den maila baino goragoko titulu bat edukitzeagatik. Atal honetan gehienez ere 10 puntu lortzen ahalko dira:
–Administrazioaren arloko goi-mailako Lanbide Heziketako edo LH II-ko titulu bakoitzeko: 3 puntu titulu bakoitzeko.
–Administrazioaren arloko unibertsitateko diploma bakoitzeko: 5 puntu titulu bakoitzeko.
–Administrazioaren arloko unibertsitateko lizentzia edo gradu bakoitzeko: 7 puntu titulu bakoitzeko.
–Administrazioaren arloko master bakoitzeko, edo unibertsitateko lizentzia edo gradua baino goragoko titulu bakoitzeko: 10 puntu titulu bakoitzeko.
6.3.c) Euskara jakiteagatik (hori frogatzeko, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako gaitasun-agiria edo ofizialki baliokidea den titulua beharko da; edo bestela, proba bat gainditu beharko da, izangaiaren hizkuntza-maila behar bezalakoa dela egiaztatzeko). Atal honetan 10 puntu lortzen ahal dira gehienez.
–B1 maila egiaztatzen duen titulu bakoitzeko: 2 puntu.
–B2 maila egiaztatzen duen titulu bakoitzeko: 5 puntu.
–C1 maila egiaztatzen duen titulu bakoitzeko: 10 puntu.
Euskarari buruzko abenduaren 15eko 19/1986 Foru Legearen 5. artikuluarekin bat, Tafalla eremu mistoan dago; hortaz, "herritar guztiek euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eskubidea dute Nafarroako Administrazio Publikoei zuzentzeko. Eskubide honen erabilera bermatzeko, aipatutako administrazioek honako hau egin dezakete:
- a) Urteroko lanpostuen eskaintza publikoan zehaztea zein lanpostutarako izanen den nahitaezkoa euskaraz jakitea.
- b) Gainerako lanpostuetara iristeko deialdietan euskara jakitea merezimendu moduan baloratzea".
6.3.d) Aurreko atalen batura (6.3 a, b eta c) ez da 30 puntu baino handiagoa izanen.
Lehiaketaldiaren balorazioari dagokionez, oposizioaldia gainditu duten izangaiek soilik aurkeztu beharko dituzte alegatutako merezimenduen frogagiriak, betiere deialdiaren 6. oinarrian ezarritako baremoaren arabera.
Oposizioaldiko behin betiko emaitzak argitaratu ondoren, fase hori gainditu duten izangaiek 10 egun balioduneko epea izanen dute alegatutako merezimendu guztien frogagiriak aurkezteko.
6.3.e) Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak izangaien zerrenda ikusgai jarriko du Mairagako Mankomunitatearen iragarki-taulan, eta zehaztuko du zenbat puntu lortu dituen bakoitzak lehiaketaldian. Izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko kalifikazio horien aurka, bost egun naturaleko epean, Mairagako Mankomunitatearen erregistro orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara, edo Mairagako Mankomunitatearen egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoa erabiliz (http://mairaga.sedelectronica.es/info.0), eskabide orokorraren izapidea baliatuta.
7.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.
7.1. Izangaien kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak Mairagako Mankomunitatearen iragarki-taulan eta egoitza elektronikoaren gardentasun-atarian jarriko du gaindituen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatua, eta izendapen-proposamen bat igorriko dio lehendakariari, puntuaziorik altuena lortu duen izangaiaren aldekoa. Mankomunitatearen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da proposamen hori.
Guztizko puntuazioa kalkulatzeko, oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioak batuko dira.
Berdinketarik gertatuz gero, oposizioaldiko hirugarren proba praktikoan puntuazio handiena lortu dutenen alde ebatziko da. Berdinketak badirau, zozketa publikoa eginen da.
7.2. Izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak behar diren agiriak aurkeztu beharko ditu Mairagako Mankomunitatearen erregistro orokorrean, frogatzeko betetzen dituela deialdian ezarritako baldintzak; zehazki, honako agiri hauek:
a) Lan-arloko Balorazio Klinikoaren eta Ikuskatzailetza Medikoaren Atalak egindako txostena (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan Osasunaren Zerbitzuko atala), edo, hala badagokio, behar bezala akreditatutako kanpoko erakunde batek egindako txostena, frogatzen duena ez duela eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, eragotziko liokeenik lanpostuaren eginkizunak betetzea.
Izangaiak desgaitasuna duela alegatu badu, gainera, agiri bat aurkeztu beharko du, balorazio- eta orientazio-talde eskudunek emana, desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela frogatzeko.
b) Zinpeko deklarazio edo deklarazio solemne bat, aditzera emateko izangaia ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.
Izangaiak Espainiako nazionalitatea ez badu, zinpeko deklarazio bat aurkeztu beharko du, adierazteko ez duela diziplina-zehapenik edo zigor penalik, bere estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dionik.
c) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
d) Europar Batasunetik kanpoko herrialderen batekoa bada, bertan bizi eta lan egiteko baimena, legeek ezarritako kasuetan.
e) Izangaia Nafarroako beste administrazio publiko bateko langile finkoa bada (deialdi hau egin duenaz bestelako administrazio batekoa), aurrekoaz gain ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, haren bidez frogatzeko aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak: sarrera, antzinatasuna, maila, administrazio-egoera eta abar.
7.3. Proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten aipatutako epean, behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen da izendatu, eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, galarazi gabe hasierako eskabidean gezurra esateagatik egozten ahal zaizkion erantzukizunak.
7.4. Aurreko atalean azaldutakoa gertatuz gero, 7.1 oinarrian aipatzen den zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiak beteko du hutsunea, eta harekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.
8.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.
8.1. Hautapen-prozesua bukatu ondoren, eta gainditu eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaiak 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak ekarri ondoren, Mairagako Mankomunitateko lehendakariak ebazpen bat emanen du, izangaia Mairagako Mankomunitateko lan-kontratudun finko izendatzeko, administrari laguntzaile aritu dadin.
8.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
8.3. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazten diotenetik hasita. Epe horretan jabetza hartzen ez badu (salbu behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan), eskubide guztiak galduko ditu Mairagako Mankomunitateko lan-kontratudun finko izateko. Kasu horretan, deialdiko 7.4 oinarrian ezarritakoari jarraikiko zaio.
9.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.
9.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluari jarraikiz, zerrenda bat sortuko da aldi baterako kontrataziorako, hautapen-prozesuan parte hartu ondotik lanpostua lortu ez duten izangaiekin:
a) Probak gainditu baina lanposturik eskuratu ez duten izangaien zerrenda.
9.2. Probak gaindituta ere lanposturik lortu ez dutenen zerrenda eta Mairagako Mankomunitatean kontratatzeko izangaien zerrenda.
Epaimahaiak espedientea igorri ondoren, Mairagako Mankomunitateko buruak ebazpen bat emanen du, eta horren bidez onetsiko dira probak gaindituta ere lanposturik lortu ez dutenen zerrendak; hori guztia, jarraikiz une oro indarrean dauden kudeaketa arauei. Zerrenda horiek argitara emanen dira Mairagako Mankomunitatearen iragarki-taulan eta gardentasun-atarian.
Hautapen-prozesuan lortutako puntuazio handienaren arabera erabakiko da aldi baterako kontratazio zerrendetako izangaien ordena, probak gaindituta ere lanposturik eskuratzen ez dutenendako. Berdinketarik gertatzen bada, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak aplikatuko dira hura ebazteko.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik 2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den bezala frogatu beharko dituzte.
Kontrataziorako deia jasotzen duten izangaiek soilik aurkeztu beharko dute titulazioaren frogagiria, 2. oinarriko beharkizuna betetzen dutela frogatzekoa. Horretarako, kontratua formalizatzen denean, jatorrizko agiria aurkeztu beharko dute, edo behar bezala konpultsaturiko kopiak.
Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eskatzen zaizkien agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek galdu eginen dituzte deialdian parte hartzearen ondoriozko eskubide guztiak, deusetan eragotzi gabe parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik dagokien erantzukizuna, kasua bada.
Zerrenden indarraldia: sartzeko hurrengo deialdi publikoa egin arte. Deialdi honetako aldi baterako kontratazio-zerrendak lehentasuna izanen du Mairagako Mankomunitatean lehendik dauden aldi baterako kontratazio-zerrenden aurrean.
9.3. Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, prozedura horrek eta kontratazioaldiak iraun bitartean.
9.4. Aldi baterako kontrataziorako dei egitea.
Hautaprobak gainditzen dituztenak sartuko dira kontrataziorako izangaien zerrendetan, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, aldi baterako betetzeko toki-erakundean hutsik gelditzen diren lanpostuak, edo izan daitezkeen beste behar batzuei erantzuteko.
Aldi baterako kontratatzeko prozesua arau hauen arabera kudeatuko da:
9.4.1. Izangaien zerrendak onesteko irizpide orokorrak.
9.4.1.1. Izangaiei dei egiterakoan, kontuan hartuko da zer dagoen ezarrita desgaitasuna dutenek enplegu publikoa eskuratzeaz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan, zeina onetsi baitzen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez. Aldi baterako kontratazioa eginen duen erakunde eskatzaileari dagokio egiaztatzea kasuan kasuko zereginak eta eginkizunak betetzeko bateragarritasuna frogatzen duten agiriak.
9.4.2. Dei egiteko sistema.
9.4.2.1. Deiak egiteko arau orokorrak.
Langileak kontratatzeko beharrak betetzeko, izangaiei banakako deiak eginen zaizkie, kasuan kasuko zerrendako izangaien hurrenkeraren arabera, eta kontuan hartuta lanpostuaren eskakizunak.
Deiak egiteko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen jakinarazi beharko dute. Horrez gain, harremanetarako beste telefono batzuk edo helbide elektroniko bat eman ditzakete. Informazio hori etengabe eguneratua eduki beharko dute.
Kontratua eskaintzeko deiak izangaiek emandako zenbakietara eginen dira, zerrendako hurrenkerari jarraikiz. Deiaren emaitza jasoko da, hauetako bat adierazita: "interesatzen zaio", "ez zaio interesatzen", "ez du erantzun".
Betiere, azkar eginen dira banakako deiak, kontratazio-premiak lehenbailehen bete daitezen. Bi egunean hiru dei eginen dira bederen, kontratua eskaintzen zaion izangaiak emandako telefonora.
Lehenbiziko deian ezin bada izangaiarekin harremanetan jarri, SMS bat eta/edo posta elektroniko bat igorriko zaio horren berri emateko.
Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, eta horrela jokatuko da harik eta eskaintzen den lanpostua edo lanpostuak bete arte.
Interesdunak 24 ordu izanen ditu deiari baiezkoa emateko. Izangaiak eskaintzari uko egiten badio edo epe hori igarota erantzunik jasotzen ez bada, atzera egin duela ulertuko da, eta zerrendako azken postura igaroko da.
Ezinezkoa bada izangaiarekin harremanetan jartzea, lehenik telefonoz, eta bigarrenik SMS eta posta elektronikoz, zerrendako azken postua beteko du hurrengo deietarako.
Sei hilabeteko epean ezinezkoa izan bada izangai batekin harremanetan jartzea, "ez deitzeko moduan" agertuko da zerrendan.
Kontratazioa presakoa bada (eta halakoa izanen da lanpostuan 24 orduko epean hasi behar denean) eta, aurreikuspenen arabera, kontratuaren iraupena 3 hilabetetik beherakoa bada, lanean berehala hastea onartzen duen lehenbiziko izangaiari eskainiko zaio, gorago ezarritakoa bete behar izan gabe.
Espedientean jasoko dira egiten diren deien ondorioz zerrendan gertatzen diren aldaketak. Zerrendako edozein kidek kontsultatzen ahalko du. Egindako aldaketak ez dira pertsonalki jakinaraziko.
9.4.2.2. Administrazio-araubideko kontratazioa.
Aldi baterako langileak administrazio-araubidean kontratatzeko, irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuan ezarritako araubide juridikoari jarraituko zaio (Nafarroako Administrazio Publikoetan langileak administrazio-araubidean kontratatzeko arauak ezartzen dituen foru dekretua). Dei egiteko, deialdi honetan jasotako sistema aplikatuko da, 68/2009 Foru Dekretuari aurka egiten ez dion orotan.
9.4.2.3. Araubide orokorraren salbuespenak.
a) Mairagako Mankomunitatearekin aldi baterako lotua dagoenak indarreko kontratuari uko egiten ahal dio baldin kontratua hobetzeko beste bat eskaintzen bazaio, betiere kontratatua dagoen eremu berekoa denean, kasuan kasuko zerrendan dagoenean eta kasu hau gertatzen denean:
–Kontratu labur bat izatea indarrean eta kontratu luze bat eskaintzen bazaio (kontratua laburtzat hartuko da baldin aurreikusitako iraupena gehienez 6 hilabetekoa bada, eta luzetzat hortik gorakoa bada).
b) Izangai bat jada lanpostu batean aritu bada ordezte kontratu batekin, eta baldin kontratua bukatzen denetik 20 egun iragan baino lehen sortzen bada lanpostu bera aldi baterako betetzeko premia, kontratua izangai berari eskainiko zaio, baldin dei egiten zaion unean baldintza hauek betetzen badira:
–Dei egiten den unean indarrean dagoen zerrenda batean egotea izangaia.
–Aurreko kontratuaren bukaeraren arrazoia ez izatea hari uko egin izana.
–Aurreko kontratua bukatzeko arrazoia ez izatea zerrendatik kanpo uzteko arrazoietako bat.
c) Izangai batek lanaldi partzialeko kontratua daukanean, premia bat sortzen bada eta lanpostu hori betetzen ahal badu, berari eskainiko zaio premia hori lanaldiaren %100 bete arte, baldin kontratazio berriaren ondorioz hartu behar dituen ordu guztiak bateragarriak badira ordura arte esleituta zeuzkanekin. Langile batek baino gehiagok baldin badute lanaldi partzialeko kontratua, dagokionari eskainiko zaio, zorrotz jarraikiz aldi baterako kontrataziorako indarrean den zerrendako hurrenkerari.
9.4.2.4. Kontratatzeko eskaintzari uko egitea.
Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten badio, zerrendako azken tokira pasatuko da, frogatu ezean honako egoera hauetakoren batean dagoela, kasu horretan, hain zuzen, duen postuari eutsiko baitio:
–Lizentzia izatea amatasun, aitatasun, adopzio edo harreragatik.
–Aldi baterako ezintasuna izatea.
–Lan-kontratu bat indarrean izatea.
–6 urte baino gutxiagoko alaba edo semea zaindu beharrean egotea. Arrazoi horrengatik kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egonen, harik eta gutxienez hilabete iragan arte kontratuari uko egin zioten egunetik.
–Zaindu behar izatea bigarren mailara arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, bere kabuz baliatu ezin dena adina, istripua edo eritasuna dela kausa. Arrazoi horrengatik kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egonen, harik eta gutxienez hilabete iragan arte kontratuari uko egin zioten egunetik.
–Norberaren ezkontza edota, uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera, pareko egoera suertatzea (Bikote egonkorrendako berdintasun juridikoari buruzko Legea), baldin eskainitako kontratuaren hasiera-eguna badago bikotea eratu ondoko edo eratu aurreko hamabost egun naturalen barnean.
Kasu horietan, izangaia "ez deitzeko moduan" agertuko da aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendan, harik eta izangaiak berak "deitzeko moduan" agertzea eskatzen duen arte, alegatutako inguruabarra desagertu delako. "Deitzeko moduan" dagoela adierazten duen unean, agiri bidez eta modu sinesgarrian frogatu beharko du kontratua eskaini zitzaion unean alegatu zuen egoera.
9.4.2.5. Zerrendako azken tokira joatea.
Zerrendako azken tokira pasatuko dira honelako kasuren batean suertatzen direnak:
a) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea, izangaiari egozten ahal zaion arrazoi batengatik.
b) Sinatutako kontratuari uko egitea, salbu 8.2.4 atalean aurreikusitako kasuetan.
9.4.2.6. Zerrendetatik baztertzea.
Deia jaso duten izangaiak zerrendatik baztertuko dira, baldin honako egoeraren bat gertatzen bada:
a) Kontratua probaldian hutsaldu bazaio, zuzendaritzak txosten arrazoitua eman ondoren.
b) Lanpostua uzten badu, bidezko arrazoirik izan gabe eta zuzendaritzari jakinarazi gabe.
c) Kontratua azkentzen bada gerora sortutako arrazoiak direla kausa, kontratatutako langilea gauza ez izateagatik lanpostuko eginkizunak behar bezala betetzeko edo hartan egoki aritzeko, nabarmendu denean behar adinako errendimendurik ez duela lanpostuko eginkizunak eraginkortasunez egiteko, edo lanpostuaren edukian gertatutako aldaketak direla medio, betiere interesdunari entzunaldia eman ondoan eta Langileen Batzordeak edo langileen ordezkariek txostena egin ondoan.
10.–Datuen babesa.
Bat etorriz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoarekin (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO), izangaiei honako hauek jakinarazten zaizkie:
Mairagako Mankomunitatea da izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.
Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.
Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da kontratu bat gauzatzeko, interesduna kontratu horren parte bat denean, edo berak eskatuta, beharrezkoa izateagatik kontratatu aurreko neurriak aplikatzeko), eta DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da tratamenduaren arduradunari aplikatzekoa zaion legezko betebehar bat betetzeko).
Datuak zein helburutarako bildu diren, halako helburua lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).
Datuen komunikazioa eginen da legeak ezarritako kasuetan (5/2015 Errege Lege Dekretua, urriaren 30ekoa), gardentasunaren atarian argitaratzea barne, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin.
Titularrek eskubidea izanen dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, aurka egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz edo webgunearen bitartez. Azken horretan informazio gehiago dago eskura (https://mairaga.sedelectronica.es/info.0).
Datuak babesteko ordezkariarekin ere jar daitezke harremanetan, mairaga@mairaga.es helbidean, eta erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.
11.–Errekurtsoak.
11.1. Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
11.2. Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Mairagako Mankomunitateko buruari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta hilabeteko epean, egoitza elektronikoaren gardentasun-atarian.
I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA, MAIRAGAKO MANKOMUNITATEAREN ZERBITZUKO ADMINISTRARI LAGUNTZAILEAREN LANPOSTU BAT BETETZEKO DEIALDIAN PARTE HARTZEKO. LANPOSTUA LAN ARAUBIDE FINKOKOA DA,
ETA OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETEKO DA
Izena: ………………..........................................................................................................................
Nortasun-agiri nazionalaren zenbakia: ……..............……
Jaioteguna: .................................
Jaioterria: ............................................................................... (.......................................................)
Helbidea: ............................................................................... (........................................................)
Kalea: ...............................................................................................................................................
Zenbakia: ............................................
Solairua: ............................................
Posta-kodea: ............................................
Telefono finkoa: ............................................
Sakelako telefonoa: ............................................
Helbide elektronikoa: ........................................................................................................................
Mairagako Mankomunitatearen aurrean agertu eta
AZALTZEN DUT:
1.–Honako deialdi honetan parte hartu nahi dudala: Mairagako Mankomunitatearen zerbitzuko administrari laguntzailearen lanpostu bat betetzeko deialdia. Lanpostua lan-araubide finkokoa da, eta oposizio-lehiaketaren bidez beteko da.
2.–Ezen, hori helburu, adierazten dudala deialdi honetako 2. oinarrian eskatzen diren betebehar guztiak betetzen ditudala eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
3.–Ezen, deialdian ezarritako ondorioetarako, honako dokumentazio hau eransten dudala:
a) Nortasun-agiri nazionalaren kopia.
b) 2.1 oinarriko c) atalean eskatzen den titulazio akademikoaren fotokopia.
c) Hala badagokio, %33ko edo hortik gorako desgaitasunaren frogagiria, deialdian adierazi bezala aurkeztu behar dena.
4.–Baimena ematen dudala prozedura hau tramitatzeko jarduketen ondoriozko jakinarazpenak lehen adierazitako helbide elektronikora egiteko.
Eskabide honetan adierazitako prozesuan onartua izatea ESKATZEN DUT, eta AITORTZEN DUT, erantzukizuna nirea izanik, hemen agertzen diren datu guztiak egiazkoak direla.
.................................(e)n, 2025eko .....................aren ....................................(e)(a)n.
Sinadura
II. ERANSKINA.–PROBA TEORIKOKO GAIAK
1.–Mairagako Mankomunitatearen eremu geografikoa: https://mairaga.es/poblaciones-mairaga/
2.–Mairagako Mankomunitatearen estatutuak: https://mairaga.es/estatutos-estatutuak/
3.–Mairagako Mankomunitatearen ordenantzak: https://mairaga.es/ordenanzas-ordenantzak/
4.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: I. titulua: Interesdunak; II. titulua: Administrazio publikoen jarduera: Arau orokorrak, epemugak eta epeak; III. titulua: Administrazio-egintzen betekizunak, efikazia eta baliogabetasuna; IV. titulua: Administrazio-prozedura erkidea: prozeduraren bermeak, hasiera, antolaketa, instrukzioa, bukaera, izapidetze erraztua eta betearazpena.
5.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: V. titulua: Administrazio-egintzen berrikuspena (ofiziozko berrikuspena eta administrazio-errekurtsoak).
6.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriei buruzkoa: II. titulua. Udalerria: II. kapitulua. Antolamendua; III. kapitulua. Eskumenak. V. titulua. Toki-erakundeei buruzko xedapen orokorrak: I. kapitulua. Funtzionamendu-araubidea; IV. kapitulua. Herritarren informazioa eta parte-hartzea.
7.–1690/1986 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, zeinaren bidez onesten baita Toki Erakundeetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugaketaren Erregelamendua: Biztanleria eta errolda (1690/1986 Errege Dekretuko II. titulua).
8.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: I. titulua: Toki-erakundeen antolamendua eta administrazioa. III. titulua: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrendako informazioa eta haien parte-hartzea; IV. titulua. Toki-erakundeen ondasunak; V. titulua. Jarduerak, zerbitzuak eta obrak; VI. titulua. Kontratazioa. IX. titulua: Nafarroako toki-erakundeen jarduketaren prozedura eta araubide juridikoa, inpugnazioa eta kontrola (gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian).
9.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: Nafarroako toki-ogasunen baliabide motak eta ordainarazpen guztiendako xedapenak (2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: I. titulua, I. eta II. kapituluak).
10.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: Nafarroako toki-ogasunen baliabide motak: II. titulua: Udal zergak: Lurraren kontribuzioa, ekonomia-jardueren gaineko zerga edo lizentzia fiskala, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga, eta hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga).
11.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duena: langile motak; plantilla organikoak; eskubideak eta betebeharrak; ordainsariak.
12.–Administrazio-agiriak. Ofizioa, bandoa, eskabidea, ziurtagiria, akta, administrazio-ebazpenak, eginbidea, erabakien igorpena eta jakinarazpenak.
13.–2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena, eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duena.
14.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa: 3. artikulua. Definizioak.
Tafallan, 2025eko abuztuaren 13an.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.
Iragarkiaren kodea: L2510892
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
