2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
25-00922 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, peoiaren 36 lanposturen deialdiko hautaketa-prozesua bertan behera uzteari buruz
25-00922 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, apirilaren 1eko 198/2025 Ebazpenaren kontra, zeinaren bidez ez den zati batean onartu 2024ko azaroaren 28an Hautaketa Epaimahaiak hartu zuen akordioaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, peoiaren 36 lanposturen deialdiko hautaketa-prozesua bertan behera uzteari buruz.
Iruñerriko Zerbitzuak SAn zerbitzuak emateko peoiaren 36 lanposturen deialdian, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariaren apirilaren 1eko 198/2025 Ebazpenaren kontra, zeinaren bidez ez den zati batean onartu 2024ko azaroaren 28an Hautaketa Epaimahaiak hartu zuen akordioaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, peoiaren 36 lanposturen deialdian hautaketa-prozesua bertan behera uzteari buruz.
Interesdun guztiei jakinarazi behar zaie gora jotzeko errekurtso hori aurkeztu dela, eta deitzen zaie ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10; sarrera, Ezkirotz kaletik), dei hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean kaleratu ondoren hamar egun balioduneko epean, errekurtsoa aurkeztu duten pertsonen nahiei aurka egin nahi badiete.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 22an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.
Iragarkiaren kodea: L2511185